Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

OSOA: Testigantzak

Mahala izozkiak

"Horrelako laguntzei esker erosoagoa da aurrerapausoak ematea"

Jokin Arrospide
Arrate

Jokin Arrospide Arrate

4,2 neurriaren onuraduna: Nekazal-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko laguntzak.

Diru-laguntzei esker ze proiektu eraman ahal izan duzu aurrera? Zertan lagundu dizu?

Mahala izozki gama zabala sortzen lagundu digu diru-laguntza jasotzeak.

Zer ekarpen egiten die modu honetako diru-laguntzek Euskadiko landari eta lehen sektoreari?

Gure kasuan baserriko produktuak eraldatzen eta komertzializatzen ari gara. Horrelako laguntzei esker erosoagoa da aurrerapausoak ematea. Ulertzen dugu lehen sektoreko beste esparruetan ere oso ondo etorriko zaizkiela laguntza mota hauek.

Arabako garagarra

"Arabako garagarra, nekazal azaleraren %21 probintzian, ingurumenaren aldetik hobea izatea bultzatuko du proiektuak"

Olatz Unamunzaga Galarza

16. neurriaren onuraduna: Kooperazioa.

Diru-laguntzei esker ze proiektu eraman ahal izan duzu aurrera? Zertan lagundu dizu?

GARLAN, SAGRAL NEIKER eta IK-Ingenieria-k osatzen duten proiektuak, Araban ekoiztutako eta maltarako erabiltzen den garagarra jasangarriagoa izatea du helburu. Proiektuak zereal-industria bereiztea bilatzen du, eta aldi berean kontsumitzaileek gero eta gehiago eskatzen duten Euskal garagardo bat lortzea baimenduko du. Proiektuaren helburu nagusia Araban ekoizten den garagarraren ingurune-inpaktua kuantifikatzea da “Análisis de Ciclo de Vida” metodologian oinarrituta, eta ondorioz ingurumen-aitorpen bat lortzea. Ingurumen-aitorpenak, gehien erabiltzen eta ezagutzen diren aitorpenak dira eta Suedian, Alemanian, Italian, Suitzan eta Japonen oso baloratuak dira, mota guztietako produktuetarako bideratuta daude eta kontsumitzaileeei ingurumen-inpaktuari buruzko informazio garrantzitsuena, egiaztatua eta konparagarria eskaintzen diete.

Zer ekarpen egiten die modu honetako diru-laguntzek Euskadiko landari eta lehen sektoreari?

Proiektuak, berez, Araban ekoiztutako garagarraren iraunkortasuna sustatzen du. Proiektuak iraunkortasuna hiru ikuspuntuetatik lantzea du helburu: ingurumena, ekonomia eta gizarte-ikuspuntua. Indikatzaileen kuantifikazioak posiblea egingo du ekoizpen prozesuko puntu negatiboenak ezagutzea, hauek hobetzea ahalbideratuz. Ingurumen-inpaktuen murrizketa bultzatuko da, garagar ekoizpen eraginkorrago bat lortuz. Beraz, proiektu honek Araban ekoiztutako garagarra, nekazal-azaleraren %21, ingurumenaren aldetik hobea izatea bultzatuko du.

“Azpiegiturak hobetzeko erabili ditugu diru-laguntzak”

Jose Luis González

4,2 neurriaren onuraduna: Nekazal-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko laguntzak.

Diru-laguntzei esker ze proiektu eraman ahal izan duzu aurrera? Zertan lagundu dizu?

Azpiegiturak hobetzeko erabili ditugu, gehienbat, jasotako diru-laguntzak. Izan ere, kontuan hartu behar dugun alor bat da, kalitate maila  eta bezeroekiko zerbitzu bera mantentzen jarraitu nahi badugu. Etengabeko hobekuntza da gure helburua, orain ditugun egiaztagiriak mantzentze aldera (IFS,FACE,ISO 140), eta horiek hobetzen jarraitu behar dugu, kalitate-plus bat ematen digutelako. Hori guztia, mota honetako laguntzei esker lortzen dugu. 

Utzi zuk ere programaren inguruko testigantza, jendeak laguntzen inguruan ezagutza handiagoa izan dezan.