Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Zer da OSOA?

Informazioa

Euskadik 2015-2020 bitartean landa garatzeko duen plan berria da OSOA.

OSOA da gure autonomia- erkidegoak landa garatzeko duen tresna nagusia. Eusko Jaurlaritza eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak daude bertan partaide gisa, eta finantzatu ere lauren artean eta FEADER funts europarraren artean finantzatzen dute. Lau erakunde horiek batera aritzen dira lanean, Euskadik lehen sektorean eta landan dituen desafiorik handienei erantzutearren, besteak beste:

  • Belaunaldi-aldaketa.
  • Lehen sektorearen modernizazioa.
  • Berrikuntzaren eta  lehiakortasunaren ideiak garatzea.
  • Nekazaritza-sektoreko prestakuntza.
  • Nekazaritzako elikagaien industriari laguntzea.
  • Kanal askotako estrategia indartzea.
  • Kalitate-bereizgarrien balio erantsia indartzea.
  • Paisaia naturala eta basoen sostengarritasuna babestea.
  • Landa-eremuetan oinarrizko zerbitzuak eskaintzea.
  • Landa-eremuan enplegua dibertsifikatzea eta sortzea.

OSOAk dituen bitartekoak

OSOA programa Europako Batzordeak onartu du, eta, guztira, 292 milioi euroko aurrekontua du, 2015-2020 programazioaldi osorako. FEADER funts europarrak 87,1 milioi euroko ekarpena egiten dio aurrekontu honi, eta gainerako finantziazioaz Eusko Jaurlaritza eta hiru foru aldundiak arduratuko dira. OSOAk, dotazio ekonomiko horrekin, landa-eremuak Euskadin duen garrantziari bere balioa ematen dio, eta laguntza-sorta zabala eskaintzen du ondorengo helburuak erdieste aldera: etorkizuna duen lehen sektore modernoa lortzea paisaia naturala zaintzeko ardura hartuko duena, errealitate berrietara egokitzeko gai izango dena, nekazaritzako elikagaien industriarekin erlazionatzen jakingo duena, bere produktua balioa erantsita merkaturatzen jakingo duena, eta landa- ingurune bizi, askotariko eta ireki batekin bizi ahal izango dena. 

Azken aldaketako data: