Hezkuntza Saila

Europear Programak

Sarrera

EARLALL Etengabeko Ikaskuntzako Toki eta Eskualdeetako Agintaritzen Europako Elkartearen izena da.

Bruselan eratuta 2001eko urriaren 11n, horren eginkizuna ekintza zientifiko eta pedagogikoak etengabeko ikaskuntzari dagozkion politiken eremuan burutzea da.

EARLALL irabazi-asmorik gabeko nazioarteko elkarte bat da. Egoitza Belgikan dauka eta 1954ko abenduaren 6ko Legeak aldarazitako 1919ko urriaren 23ko Lege belgikarrak zuzentzen du.

Elkartearen betebehar nagusia etengabeko ikaskuntzari dagozkion politiken eremuan, kideen artean lankidetza bultzatzea da, horrela politika hauetarako toki eta eskualdeko esparrua irekitzen laguntzeko. Honez gain, Europar Batasuneko erakundeekin eta etengabeko ikaskuntza arloan garrantzitsuak diren nazioarteko organismo eta erakunde publikoekin kolaborazio harreman hertsia ezartzeko asmoa du.

Helburuak

Elkartearen helburu nagusiak hauek dira:
• Ikaskuntzarako sarbide unibertsal eta iraunkorra ziurtatzea, oinarrizko gaitasunen jabetze eta berritzearen bitartez, eta ezagutzaren gizartean partaidetza aktiboa ziurtatzeko beharrezkoa den jakintza erabiliz.
• Giza baliabideetan ikus daitezkeen inbertsio mailak ziurtatzea, Europako potentzialik garrantzitsuenari lehentasuna emateko: bere biztanleei.
• Etengabeko ikaskuntza antzemateko, ikaskuntza eta irakaskuntzako eremu eta metodo eraginkorrak garatzea.
• Irakaskuntzaren partaidetzaren hautemate eta ulermen mailak eta euren ondorioak era adierazgarrian hobetzea, batez ere ikaskuntza formal eta informalarekin zerikusia duten arloetan.
• Edozein pertsonak, bere bizitzan zehar, Europan dauden ikaskuntzako aukerei buruz kalitatezko informazio eta orientazioa erraz eskuratu ahal izango duela bermatzea.
• Ikasleengandik ahalik eta hurbilen etengabeko ikaskuntza aukerak eskaintzea, euren erkidegoen muinetan, eta beharrezkoa balitz, IKT-ri dagozkion egituren laguntzaz.
• Kalitatezko Etengabeko Ikaskuntzara heltzeko pertsona guztiei aukera berdinak ziurtatu diezazkien gizarte "ulerkor" baten eredua sustatzea, beste ezer baino lehenago norberaren behar eta eskaeretan oinarritutako hezkuntza eta trebakuntza eskainiko dituen gizarte eredua, alegia.
• Hezkuntza eta Prestakuntza metodoak eta lanaren antolaketa moldatzea, pertsonak Etengabeko Ikaskuntza ekintzetan partaide izan daitezen, eta ikaskuntza, bizitza profesionala eta familia-bizitzaren arteko oreka bilatzeko.
• Hezkuntza eta gaitasun maila altuak lortzea sektore guztietan, hezkuntza eta kultur ekintzak eta kalitatezko prestakuntza ereduak ziurtatzeko, pertsonen ezagutzak eta trebetasunak, profil profesional, antolakuntza eta lan-metodoen eskari aldakorrarekin bat datozela egiaztatuz.
• Pertsonei gaur egungo bizitza publikoaren eremu guztietan aktiboki parte hartzeko adorea ematea eta ahalbidetzea, batez ere gizarte-bizitzan eta bizitza politikoaren maila guztietan, europarra barne.
• Langileen berreziketa erraztea eta zerbitzu profesionalen eraketa bultzatzea.

Parte Hartzaileak

Toki eta eskualdeetako honako agintaritzak dira elkarteren partaide:
          •  Baden-Wurtembergeko Eskualdea (Alemania)
          •  Toscanako Eskualdea (Italia)
          •  Bretainiako Eskualdea (Francia)
          •  Catalunyako Autonomia Erkidegoa
          •  Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa
          •  Euskal Autonomia Erkidegoa
          •  Ostrogotiako Eskualdea (Suecia)
          •  Trentoko Probintzia Autonomoa (Italia)
          •  Vastra Götalandeko Eskualdea (Suedia)
          •  Lacioko Eskualdea (Italia)
          •  Piamonteko Eskualdea (Italia)
          •  Toscanako Eskualdea (Italia)
          •  Rheinhessen-Pfalzeko Eskualdea (Alemania)
          •  Venetoko Eskualdea (Italia)

Azken aldaketako data: