Hezkuntza Saila

Eskola garraioa

 

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleentzako eskola-garraioa 

69/2015 Dekretua, maiatzaren 19koa. 6.2.e) art. "Salbuespen gisa, eta 5. artikuluko c) idatzi-zatian aipatu distantzia-betekizuna konplitzea eskatu ezin bada ere, honako kasu honetan ere eman ahal izango da garraioa behin-behinean erabiltzeko baimena: ikastetxearen kokapenaren ondorioz joan-etorrietarako zailtasun bereziak badira, eta kontuan izanik zonako hezkuntza-eskaintza, betiere dekretu honetako 12. artikuluan aipatu Batzordearen aldez aurretiko txostena delarik. Salbuespena esplikatu eta arrazoitu egin beharko da; betiere, zein zio konkretuetan oinarritzen den adierazita, eta urtero berrikusi beharko da"

Garraio hau antolatzeko, Hezkuntza Sailak ibilgailu bidezko ibilbideak kontratatzen ditu. Hala, ibilgailu horiek erabilita, ikasleen erabilera bereziko garraio publiko erregularreko zerbitzua ematen da errepideetan.

  • Ikusi: Eskola-garraiorako gauzatutako lizitazioa, bederatzi plazatik gorako ibilgailuetan, 2017-2018 eta 2018-2019 ikasturteetarako (SE/06/17 espedientea)
  • Ikusi: Eskola-garraiorako gauzatutako lizitazioa, bederatzi plazako edo hortik beherako ibilgailuetan, 2017-2018 ikasturterako (SE/07/17 espedientea)
  • Ikusi: Eskola-garraiorako gauzatutako lizitazioa, bederatzi plazako edo hortik beherako ibilgailuetan, kontratuak sinatzen direnetik 2018-2019 ikasturtearen bukaerara arte (SE/02/18 espedientea)

2017-2018ko datuak:

542 ibilbide eta 21.220 garraiatu

  • Araba: 146 garraio-ibilbide eta 3.818 garraiatu
  • Bizkaia: 260 garraio-ibilbide eta 9.104 garraiatu
  • Gipuzkoa: 136 garraio-ibilbide eta 8.298 garraiatu

Eskola-garraiorako eskubidea duten eta haren ondoriozko gastuak zuzenean ordaintzen dituzten ikasleen gastuak finantzatzen laguntzea da laguntza hauen xedea. Hona hemen horretarako hiru arrazoi: alde batetik, ikasleok ezin dute Sail honek antolatutako ibilbideetara egokitu; bigarrenik, ikasleek garraio publikoa erabiltzea egokia dela uste da; eta azkenik, beste administrazio¬ batzuekin hitzarmenak sinatu dira, horiek antolatutako garraio-zerbitzuak erabil daitezen.

2018-2019 ikasturtea

  • Agindua, 2018ko abenduaren 18koa (leiho berri batean irekitzen da), zeinaren bidez iragartzen baitira eskola-garraiorako banakako esleipenak 2018/2019 ikasturterako, Haur Hezkuntzan (2. zikloa), Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikasten ari diren ikasleentzat (EHAA, 2018-12-28)

    • Behin-behineko lehenengo ebazpena. IKUSI: Iragarki-taula (leiho berri batean irekitzen da) / Dokumentazioa (argitalpen-data: 2019-04-10)

2017-2018 ikasturtea

  • Agindua, 2017ko abenduaren 28koa, Haur Hezkuntzako (2. zikloa), Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleak eskolara garraiatzeko banakako esleipenetarako deialdia egiten duena (EHAA, 2017-12-28)
    • Behin-behineko lehenengo ebazpena. IKUSI: Iragarki-taula / Dokumentazioa (argitalpen-data: 2018-03-16)
    • Behin betiko lehenengo ebazpena. IKUSI: Iragarki-taula / Dokumentazioa (argitalpen-data: 2018-05-08)
      • Hutsen zuzenketa. IKUSI: Iragarki-taula / Dokumentazioa (argitalpen-data: 2018-05-22)
    • Behin-behineko bigarren ebazpena. IKUSI: Iragarki-taula / Dokumentazioa (argitalpen-data: 2018-05-23)
    • Behin betiko bigarren ebazpena. IKUSI: Iragarki-taula / Dokumentazioa (argitalpen-data: 2018-06-28)

2016-2017 ikasturteko datuak:

 Guztira 1.942 laguntza eman ziren, lurralde historikoetan honela banatuta:

  • Araba/Álava. 500
  • Bizkaia: 618
  • Gipuzkoa: 824

Hezkuntza Sailak autobuseko laguntzaileen zerbitzua antolatzen du berak kontratatzen dituen ibilbideetan. Zerbitzu hori antolatzen da, hain zuzen ere, 443/2001 Errege Dekretuan (eskola-umeak eta adingabekoak garraiatzeko segurtasun-baldintzei buruzkoan) ezarritako inguruabarrak betetzen dituzten ibilbideetan, honako irizpide hauei jarraikiz:

a) Eskola-garraioan laguntzaile bat egongo da, baldin eta garraiatutako ikasleen % 50 12 urtetik beherakoa bada.

b)Autobus berean ez da garraiatuko 4 urtetik beherako 15 ikasle baino gehiago; salbuespena izango da ibilbidea bitan banatzeko beste ibilgailu bat eduki ezin denean edo zerbitzuaren antolakuntza-arrazoiek hala gomendatzen dutenean.

c) Autobus berean 4 urtetik beherako 15 ikasle baino gehiago garraiatzen direnean, laguntzaile bat kontratatuko da 15 ikasleko, edo 10 ikasle edo gehiagoko taldeko.

Zerbitzu hori EAEko lurralde historiko guztietan ematen da:

  • Arabako Lurralde Historikoa
    • Enpresa esleipenduna: CENTRO INTERNACIONAL DE IDIOMAS S.A. Espedientea Espedientea C02/008/2014. 2018ko ekainaren 30era arte luzatutako kontratua
    • 2017-2018 ikasturteko datuak: 98 autobus-laguntzaile; 3 jolastoki-zaintzaile. Egunean guztira 208 ordu kontratatuta
  • Bizkaiko Lurralde Historikoa
    • Enpresa esleipenduna: AUTOSERVICIOS LA PRODUCTORA, S.A.L. Espedientea C02/012/2017. 2021eko abuztuaren 31ra arte luza daitekeen kontratua
    • 2017-2018 ikasturteko datuak: 145 autobus-laguntzaile; 78 jolastoki-zaintzaile. Egunean guztira 392 ordu kontratatuta
  • Gipuizkoako Lurralde Historikoa
    • Enpresa esleipenduna: CENTRO INTERNACIONAL DE IDIOMAS S.A. Espedientea C02/008/2014. 2018ko ekainaren arte luzatutako kontratua
    • 2017-2018 ikasturteko datuak: 99 autobus-laguntzaile; 36 jolastoki-zaintzaile. Egunean guztira 329 ordu kontratatuta

EAEn guztira: 342 laguntzaile; 117 jolastoki-zaintzaile. Egunean guztira 929 ordu kontratatuta

 Garraio-laguntzaile eta jolastokiko zaintzaileen zerbitzua ematen duten enpresa esleipendunei aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboa (2014ko urriaren 23ko EHAA, 202. zk.)