Osasun Saila

Elikadura osasungarriaren aldeko ekimenak Euskadin programari atxikitzea

Elikadura osasungarriaren aldeko konpromiso baten bidez herritarren osasuna hobetzeko egin beharreko lana ez dagokie erakundeei bakarrik; aitzitik, elikaduraren arloarekin modu batean edo bestean lotura duten edo pertsonen bizitzan funtsezko papera jokatzen duten agenteen sare osoari dagokio. Horrela, bada, konpromiso bat borondatez sinatzea proposatzen da, erakunde sinatzaile bakoitzak bere eskumen-esparruetan ardura hartzeko eta elikadura osasungarria sustatzeko. Atxikipen hau,beraz, erakunde, organismo, enpresa, ostalaritzako establezimendu eta irabazi asmorik gabeko entitateentzat dago zabalik, baita herritarren osasuna hobetzen interesatuta dauden beste kolektibo batzuentzat ere.

alimentacion saludable

Atxikipena sinatzeak Elikadura osasungarriaren aldeko ekimenak Euskadin programako konpromisoak onartzea dakar.

Programari atxikitu

Azken aldaketako data: