Ogasun eta Ekonomia Saila

EKD, Estatistika-kontabilitateko fitxaketa-deklarazioa egiteko argibideak

Administrazioak artekarien esku jartzen duen tresna bat da. Horren bidez osatzen da urtero Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritzaren aurrean bete eta igorri behar duten estatistika eta kontabilitate informazioari buruzko dokumentazioa. Betebehar hori aseguru eta berraseguru pribatuen artekaritzari buruzko uztailearen 17ko 26/2006 Legeak ezarri du.

Estatistika- eta kontabilitate-informazioaren, negozioaren eta eskumen profesionalaren alorrari buruzko aseguru eta berraseguru pribatuen bitartekaritzarako 26/2006 Legea garatzen duen uztailaren 11ko 764/2010 Errege Dekretua (BOE 159/2010 zk.).

Aseguru-artekarien, berraseguru-artekarien eta aseguru- eta berraseguru –artekaritza pribatuan parte hartze zuzena dutenen prestakuntzarako oinarrizko baldintzak eta printzipioak ezartzen dituen Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren 2011ko otsailaren 18ko Ebazpena (BOE, 55/2011 zk.).

  1. Jaitsi estadistika-kontabilitateko deklarazioa egiteko aplikazioa (EXE, 30 MB) Bertsio berria. Jarraitu instalatzeko gidaliburua.
  2. Bete itzazu aplikazioak eskatutako datuak.
  3. Bidali prestatutako deklarazioa EKD bidaltzeko aplikazio bidez.

Argibide gehiagorako:

  1. Ereduak betetzeko jarraibideen eta definizioen gidaliburua (Pdf, 159 KB)
  2. Aplikazioa instalatzeko, EKD lantzeko eta bidaltzeko gidaliburua  (PDF, 2 MB) (bakarrik gaztelaniaz).

Zure kontsulta mediadoresdeseguros@euskadi.eus –eko postontziaren bidez bidali dezakezu edo Zuzenean-herritarrentzako arretarako zerbitzuaren 012 telefonoaren bidez harremanetan hartu dezakezu.

Kontabilitateko adierazpen estatistikoaren bidalketarako hurrengo baldintzak bete behar ditu:

  • Ziurtagiri digital onartua izatea:
    1. NAN elektronikoa.
    2. ONA txartela.
    3. Herritarraren Izenpe Txartela - Izenpe.
    4. Erakundea Ziurtagiri Txartela - Izenpe.
    5. Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala.
  • Aurreko ekitaldian aseguru- eta berraseguru-artekarien, aseguru- eta berraseguru-artekaritzako sozietateen, aseguru-agente lotuen eta banku-aseguru eragile lotuen Finantza Zuzendaritzaren administrazio-erregistro berezian izena emanda izana.

Azken aldaketako data: