Lehendakaritza

Gazte politika: Gazte politikak koordinatu eta sustatzeko mekanismoak

1.- Plangintza

Gazte gaien arloko plan orokorrak

Gazte gaien arloko plan orokorrek euskal herri-aginteek gazte gaietan garatu behar duten jarduketa gidatuko duten esku-hartze lerro eta gidalerroak koordinatuta eta globalki biltzen dituzte.

2.- Programazioa

Gazte gaien arloko plan estrategikoak

Erakunde bakoitzak dagokion legegintzaldiko plan estrategikoa prestatu eta ebaluatu egiten du urtero plan orokorraren esku-hartze lerro eta gidalerroak garatzeko.

3.- Ebaluazioa

Gazte Planen inguruan burutu diren ebaluazio motak:

EAEko IV. Gazte Plana 2018-2021:

EAEko III. Gazte Plana 2014-2016:

EAEko II. Gazte Plana:

EAEko I. Gazte Plana:

Jarduera-kopurua eta programatutako aurrekontua, urteko

Hori da erakundeek urte bakoitzerako egindako aurreikuspena. Aurreikuspen horren emaitzak dagokion urteko jarraipen-txostenean jasotzen dira.: burututako gastuaren eta ekintza kopurua urtez urte:

  Programazioak eta ebaluazioak

 4.- Gazte politika integralaren koordinazio organoak

  • Euskadiko Gazteriaren arloko Erakundearteko Koordinazio Organoa (2/2022 Legearen 48. artikulua)

    Gazteen martxoaren 10eko 2/2022 Legearen 48. artikuluak Euskadiko Gazteriaren arloko Erakundearteko Koordinazio Organoa sortzen du, EAEko administrazio publikoen arteko lankidetza eta koordinazioa gazteriaren arloan artikulatzeko, eta gazte-politika integralaren sustapena bermatzeko.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Gazteriaren Sail arteko Batzordea (2/2022 Legearen 49. artikulua)

    Gazteriari buruzko martxoaren 10eko 2/2022 Legearen 49. artikuluak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Gazteriaren Sail arteko Batzordea sortzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren gazte-arloko jarduerak garatu eta eraginkortasunez aplikatuko direla bermatuko duen koordinazio-organo gisa, bai eta jarduera horiek bultzatuko dituen organo gisa ere.

Mahai edo batzorde sektorialak

Hauek dira Mahai sektorialen helburuak:

  • Sail bakoitzean gazte emantzipazioa bultzatzeari buruzko eskumenaren eta erantzukizunaren inguruko gogoeta sustatzea.
  • Gazte politikari lotutako politika sektorialak bultzatzea.
  • Sail bakoitzaren konpromisoetan sakontzea.
  • Beharrezkoak diren baliabideak ezartzea.
  • Sail bakoitzaren urteko programazioa bultzatzea.
  • Ebaluazio bat eskaintzea sail bakoitzaren ikuspuntutik.
  • Enpleguari, hezkuntzari, etxebizitzari eta informazioaren gizarteari buruzko politiken eta gazte politikaren arteko koordinazioa antolatzea.

Gazteriaren sail eta erakunde arteko batzorde teknikoa  

Eginkizunak:

  • Dagokion erakunde edo sailaren konpromisoen urteko programazioa lantzeko datu bilketa koordinatzea.
  • Programatutako konpromisoen urteko ebaluazioa lantzeko datu bilketa koordinatzea.
  • Gazte gaien arloko esku-hartzeen eragina, premiak, arazoak eta koordinazioa balioetsi eta aztertzea.
  • Zabalkundea ikerketa, gizarte eztabaida eta abar sustatzeko ekintzak diseinatzea, mintegiak, jardunaldiak, testuen edizioa, dokumentuak eta abar garatzearen bitartez.

Lantaldeak

Eginkizunak:

Gazteen Euskal Behatokia

Gazteen egoera eta bilakaera unean-unean eta ikuspegi guztietatik aztertzeko sortu den berariazko zerbitzua da Gazteen Euskal Behatokia, horrela Euskadin gazte gaien eskumena duten herri-administrazioek oro har eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak aurrera eramandako jarduketen inpaktua eta eragina ebaluatu ahal izateko.

Oro har, Gazteen Euskal Behatokiari gazte gaietan ikerketa, informazio, dokumentazio, estatistika, zabalkunde, prestakuntza eta aholkularitza lanak betetzea dagokio. Era berean, herri-administrazioetarako lan egiten duten langileen gaikuntza sustatzen du, eta gazte gaien arloko oinarrizko, mailakako eta etengabeko prestakuntza bermatzen.

Honakoei zuzendurik dago:

Eusko Jaurlaritzako sailetan, foru aldundietan eta udaletan gazteekin lotutako politiken ardura duten politikari eta teknikariak.

Gazteen munduan diharduten erakunde publiko eta pribatuetako profesionalak.

AGINDUA, 1999ko abenduaren 10ekoa, Kultura sailburuarena, Gazteriaren Euskal Behatokia sortu eta horren eginkizunak zehazteko.

Gazte Plana hasierako orrira itzuli

Azken aldaketako data: