Segurtasun Saila

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024. Hautesleak. Nola bozkatu behar da? Espainiako egoiliarren posta bidezko botoa

Nork eman dezake botoa?

Posta bidez bozka dezakezu, baldin eta:

  • Egoiliarren Hautesle Erroldan (EEB) Euskadiko udalerri batean inskribatuta bazaude
  • ez zaude bozkatu behar duzun herrian
  • gaixorik zaude edo desgaitasun fisikoren bat daukazu

Posta bidez bozkatzeko eskabidea aurkeztu baduzu, ezin izango duzu aurrez aurre bozkatu.

Epe hauei adi egon:

  • posta bidez bozkatzeko eskabidea bidaltzeko epea, otsailaren 27tik apirilaren 11ra (biak barne)
  • botoa hauteskunde-mahaira bidaltzeko epea, apirilaren 1etik 18ra (AAEEren apirilaren 3ko akordioaren bidez luzatua) (biak barne)

Nola egin behar da eskabidea?

  1. Aurrez aurre: eskabidea zuzenean aurkeztu behar duzu posta-bulego batean. Correoseko langileek zure nortasuna egiaztatzen duen jatorrizko agiri bat erakusteko eskatuko dizute (NANa, pasaportea edo gidabaimena), eta eskabideko sinadura eta agiri horren sinadura bat datozen egiaztatuko dute. Eskabide-orria bi bidetatik eskura dezakezu:
    • Postetxean: eskabide-orria emango dizute, bete, eskuz sina dezazun eta posta-bulegora entregatu.
    • Estatistikako Institutu Nazionalaren (EIN) webgunearen bidez: eskabide-orri bat sortuko da. Bete, inprimatu, eskuz sinatu eta posta-bulegora eraman.
  2. Online: Correosen webgunearen bidez eskabide bat sortuko da zure datuekin elektronikoki sina dezakezuna. Ezinbestekoa da NAN elektronikoa edo Industria eta Turismoko Ministerioak onartutako pertsona fisikoaren ziurtagiria izatea.

    Nola erabili BakQ ziurtagiri elektronikoak onartzen dituen edozein izapidetan

    Maiz gertatzen da pertsona batek euskal administraziokoa ez den izapide bat modu elektronikoan egin nahi duela BakQ erabiliz eta ez dakiela nola egin.

    Adibidez, hauteskunde-garaian, posta bidezko botoa elektronikoki eskatu nahi denean edo hautesle-errolda kontsultatu nahi denean.

    Izenpek irtenbide bat ematen digu txartel birtualari esker. Software arina da, zure ordenagailuan deskargatzen baduzu eta BakQ baduzu, digitalki sinatu behar duzun edozein izapide elektroniko egiteko aukera emango dizu.

    Izenperen webgunean informazio gehiago aurkituko duzu:

    • Zer da txartel birtuala eta nola funtzionatzen du?
    • Nola deskargatu Windows eta MacOS sistemetarako
    • Nola egin proba txartel birtuala instalatu ondoren
    • Erabileraren adibidea

    Posta bidez bozkatzeko eskabidea egiteko epea hau da: otsailaren 27tik apirilaren 11ra, biak barne. Dena den, ahal bezain laster egin, epe barruan jasoko dutela bermatzeko.

Nola bidali nire botoa?

Hautesle-erroldaren Bulegoak (HEB) posta bidez bozkatzeko zure eskabidea jaso ondoren, hautesle-erroldan idatziko dute posta bidez bozkatuko duzula. Hori dela eta, ezin izango duzu hauteskunde-mahaian aurrez aurre bozkatu.

Horren ondoren, HEBek zure eskabidean adierazi duzun helbidera edo, bestela, erroldan agertzen den helbidera dokumentu hauek bidaliko dizkizu:

  • jarraibide-orria
  • boto-paperak
  • bozketako gutun-azal bat.
  • Hautesle-erroldako inskripzio-ziurtagiria
  • “Hauteskunde-mahaiko lehendakaria” idatzita daukan gutun-azala

Dokumentazio hori norberak hartu ondoren, hau egin behar duzu:

  1. Aukeratu ezazu botoa eman nahi diozun hautagaitzaren aldeko boto-papera.
  2. Boto-papera bozketako gutun-azalean sartu. Gutun-azal hori itxi.
  3. Bozkatzeko dagokizun hauteskunde-mahaiko mahaiburuari zuzendutako gutun-azalean hauek sartu:
    1. Bozketako gutun-azala, aukeratu duzun boto-papera barruan daukala.
    2. Hautesle-erroldako inskripzio-ziurtagiria.
  4. Gutun-azala itxi eta hauteskunde-mahaira bidali.
  5. Posta-bulego batera joan. Frankeorik behar ez duen gutun-azala bidali behar duzu posta ziurtatu eta presazkoaren bidez. Bidaltzeko azken eguna apirilaren 18a (AAEEren apirilaren 3ko akordioaren bidez luzatua). Lehenbailehen egitea gomendatzen dizugu, epearen barruan jasotzen dutela ziurtatzeko. Hauteskunde-dokumentazioa aurkeztera posta-bulegora joan ezin bazara, baimena eman behar diozu beste pertsona bati zure izenean aurkez dezan. Baimena sinatu behar duzu, eta, horrekin batera, zure NANaren edo pasaportearen fotokopia eta baimena ematen duzun pertsonaren NANarena edo pasaportearena.

Posta bidezko botoaren egutegia.