Segurtasun Saila

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024. Hautesleak. Nola bozkatu behar da? Atzerrian aldi baterako bizi diren egoiliarren posta bidezko botoa (ERTA)

Nork eman dezake botoa?

Boto-modalitate hau erabil dezakezu baldin eta:

  • Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako deialdia egiten denetik hauteskunde-egunera arteko aldian atzerrian aldi baterako bizi bazara.
  • Kontsulatuko Matrikula Erregistroan “ez-egoiliar” gisa inskribatuta bazaude.

Jakin behar duzu, posta bidez bozkatzeko eskabidea aurkeztuta, ezin izango duzula aurrez aurre bozkatu.

Epe hauei adi egon:

  • posta bidez bozkatzeko eskabidea bidaltzeko epea: otsailaren 27tik martxoaren 23ra (biak barne)
  • botoa hauteskunde-mahaira bidaltzeko epea: martxoaren 26tik apirilaren 18ra (AAEEren apirilaren 3ko akordioaren bidez luzatua) (biak barne)

Nola egin behar da eskabidea?

  1. Eskabide-orria bete. Hori lortzeko bi modu daude:
    1. Bulego kontsularretan edo atal kontsularretan jaso dezakezu.
    2. Eusko Jaurlaritzaren web-orrian edo Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioaren web-orrian deskarga dezakezu.
  2. Eskabide-orria jasotzen duzunean, egiaztatu Kontsulatuko Matrikula Erregistroan ez-egoiliar” gisa inskribatuta zauden. Horrela egon ezean, une horretan bertan inskriba zaitezke. Baita eskabidea ematera zoazenean ere.

Eskabide-orria bete ondoren, bulego kontsularrera edo atal kontsularrera joan eta hau egin behar duzu:

  1. Eskabidea aurkeztu, Hautesle-erroldaren Bulegora (HEB) zuzenduta. Eskabidean adierazi behar duzu bozkatzeko dokumentazioa zer posta-helbidetan jaso nahi duzun.
  2. Erakutsi zure nortasuna egiaztatzen duen dokumentu bat –NAN edo pasaportea- kontsulatuan begiratu behar dutelako erregistroan “ez-egoiliar” gisa inskribatuta zauden eta zure sinadura NANean edo pasaportean dagoenarekin bat datorren.

Posta bidez bozkatzeko eskabidea egiteko epea hau da: otsailaren 27tik martxoaren 23ra.  

Horren ondoren, bulego kontsularrak edo atal kontsularrak zure posta bidez bozkatzeko eskabidea dagokion HEBera bidaliko du.

Nola bidali nire botoa?

Hautesle-erroldaren Bulegoak (HEB) posta bidez bozkatzeko zure eskabidea jaso ondoren, hautesle-erroldan idatziko dute posta bidez bozkatuko duzula. Hori dela eta, ezin izango duzu hauteskunde-mahaian aurrez aurre bozkatu.

Horren ondoren, HEBek zure posta bidez bozkatzeko eskabidea adierazi duzun helbidera edo, bestela, erroldan agertzen den helbidera, dokumentu hauek bidaliko dizkizu:

  • jarraibide-orria
  • boto-paperak
  • bozketako gutun-azal bat.
  • Hautesle-erroldako inskripzio-ziurtagiria
  • “Hauteskunde-mahaiko lehendakaria” idatzita daukan gutun-azal handia

Dokumentazio hori norberak hartu ondoren, hau egin behar duzu:

  1. Aukera ezazu hautagaitzaren boto-papera.
  2. Boto-papera bozketako gutun-azalaren barruan sartu
  3. Bozkatzeko dagokizun hauteskunde-mahaiko mahaiburuari zuzendutako gutun-azal handian hauek sartu:
    • boto-papera barruan duen bozketako gutun-azal itxia,
    • Hautesle-erroldako inskripzio-ziurtagiria.

Gutun-azala hauteskunde-mahaira posta ziurtatu bidez bidali behar duzu. Horretarako, zauden herrialdeko posta bulegora joan zaitez. Hor, gutun-azalean, aurkeztu den eguna ziurtatzen duen zigilu-marka edo inskripzio ofiziala jarriko dute.

Gutun-azala bidaltzeko azken eguna hau da: apirilaren 18a (AAEEren apirilaren 3ko akordioaren bidez luzatua) . Lehenbailen egitea gomendatzen dizugu, epearen barruan jasotzen dutela ziurtatzeko.

Posta bidezko botoaren bidalketa-gastuak itzultzeko eska dezakezu, urrats hauek jarraituz.

Informazio gehiago: 1621/2007 ED.