Segurtasun Saila

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024. Hautesleak. Galderak eta erantzunak. Hauteslekuak.

Duela gutxi etxez aldatu naiz eta ez dakit non bozkatu behar dudan. Zein hauteslekutara jo behar dut, eta zein hauteskunde-mahaitara?

Hona hemen non kontsulta ditzakezun erroldako datuak:

  • Bertaratuz, Hautesle Erroldako Bulegoaren ordezkaritza probintzialetan edo zure udalean, NANa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztuta.
  • Telefonoz, Hautesle Erroldaren Bulegokoari deituta.
  • Internetez, Estatistikako Institutu Nazionalaren (www.ine.es) webgunera jota.

Nork zehazten du zer hauteslekutan bozkatu behar den?

Hautesle Erroldako Bulegoaren ordezkaritza probintzialeak, udalen proposamenez.