Kadaguaren Ibilbidea

Aurkezpena

Bilbao

Barakaldo eta Alonsotegui

Sodupe eta Güeñes

Zalla

Balmaseda

esteka leiho berri batean irekiko da

 

San Anton eliza eta zubia. Erdi Arokoak, Bilbo sorrarazi zuen gunea (gaur egun hiriko auzoa, "Zazpi kaleak") bezala eta horren atalaurre. Eliza 1433an eraiki zen eta hainbat eta hainbat aldaketa egin zituzten XVI. mendearen erdialdera arte. Alboan dagoen zubiak zubi zaharra ordezkatu zuen, 1882ko uholdeek eraitsi zutenean. Multzoa hiribilduaren sinboloa da, eta bertako armarrian agertzen da.

esteka leiho berri batean irekiko da "La Concordia" geltokia. XIX. mendearen amaieran, Bilboko itsasadarrak Industria Iraultza ekonomia jarduera oparoko denbora modura bizi izan zuen, burdinazko meatzen ustiapen masiboarengatik. Horrekin batera meategi konpainien, ontziola baltzuen, siderurgia enpresen, banketxeen, hidroelektrika eta aseguru etxeen izugarrizko loraldia izan zen. Historia-testuinguru horretan egin zituzten "La Roblako trena" eta "La Concordiako geltokia", Alemaniako eta Erresuma Batuko XIX. mendeko trenbide-geltokiak inspirazio-iturri dituena. La Concordiako geltokia 1902an inauguratu zen, Bilbora lehenengo trena Santanderretik iritsi eta handik gutxira.

"La Roblako trena" edo "el hullero" garaiko eta ondorengo urteetako klasikoa izan zen. Mendearen amaieran ireki zuten, Leongo ikatza Nerbioi-Ibaizabal itsasadarreko lantegi handietaraino garraiatzea zuen helburu. Urteak joan, urteak etorri, bidaiariak ere garraiatu zituen, harik eta 1991n bidaiarientzako zirkulazioa eten zuten arte. 2003ko maiatzaren 20tik, "harrikatza garraiatzeko" linea berrituak zazpi ordutan lotzen ditu berriro Bizkaiko hiriburua eta Leon.