Kadaguaren Ibilbidea

Aurkezpena

Bilbao

Barakaldo eta Alonsotegi

Sodupe eta Güeñes

Zalla

Balmaseda

 

BARAKALDO:

esteka leiho berri batean irekiko da Kastrexanako Zubia edo "Deabruaren" Zubia.XIV. mendeko dokumentuetan jada aipatua. Funtsezkoa Errege Bidetik Kadagua ibaia zeharkatzeko, eta oso garrantzitsua Donejakue bidearen erromesek bertatik segi zezaten apostuluaren hilobirako bidean. Kadagua Donejakueko igarotze ibilbidea izan baita betidanik, eta Bilbora edo Portugaletera itsasontziz iristen ziren Irlandako eta Britaniako erromesek Kadaguako ibilbidea erabiltzen zuten, Burgosen "Frantziako bidea" deritzona hartzeko. Kastrexanakoa zubi gotikoa da, eta erdi-puntuko arku bakarra du. Inguru horretako elezahar ugariren arabera, deabruak berak eraiki zuen zubia.

esteka leiho berri batean irekiko da Santa Agedako koke-bateria Zubilleta auzoko Erdi Aroko burdinola zahar baten ordez eraiki zen, zeina egurra lehengai eta energia-iturri modura ibaiko ura erabiltzen zituen aspaldiko artisau-galdategia baitzen. Kadagua ibaiaren arroan, hainbat eta hainbat burdinola eraiki zituzten. 1870ean, Bessemer labea asmartu zenean burdinola zaharrak eraldatu eta industria-ekipamendu berriak bihurtu ziren, "Santa Ageda koke-lantegi" dagoeneko zahar hau bezala. Labe garaia desagertua dagoen arren, koke-bateria honek, XX. mendeko 30 labez osatua, zutik segitzen du.

esteka leiho berri batean irekiko da ALONSOTEGI:

San Antolin baseliza (Irauregi). XV. mendearen amaierako eraikin errenazentista da, eta estilo neogotikoan zaharberritu zuten XX. mendearen hasieran.