Kadaguaren Ibilbidea

Aurkepezna

Bilbao

Barakaldo eta Alonsotegui

Sodupe eta Güeñes

Zalla

Balmaseda 

esteka leiho berri batean irekiko da Pisoraca-Flaviobriga bide erromatar zaharra. Pisoraca izeneko kanpamendu militar erromatarrean du sorburua (oraingo Herrera de Pisuerga, Palentzian), eta Mena Harana eta Kantabriako Castro-Urdiales (erromatarren Flaviobriga zaharra) lotzen zituen. Garai hartan, Castro-Urdiales bera zen erromatarrek Kantauri itsasoko kostaldean zuten kolonia bakarra. Antza denez, itsasorako beste irteera baten bila zebilen bigarren mailako bidea abiatzen zen galtzada erromar horretatik. Izan ere, Kadagua ibaiaren ibilguari eutsi eta Nerbioi-Ibaizabal itsasadarrarekin bat egiten zuen.

esteka leiho berri batean irekiko da Erdi Aroan, erromatarren galtzadatik zihoan ibilbide hori Errege Bide bihurtu zen, Gaztelako merkataritzako zirkulazio hasiberria bermatzeko. Itsasora bidean, hainbat eta hainbat hiribildu sortu zituzten, lehenengo eta behin Balmaseda, 1199an, eta ondoren Bilbo, 1300ean. Hori dela eta, merkataritza, zerga eta zuzenbide arloko pribilegio ugari eman zizkieten bertako biztanleei.

"La Muza" zubia. Balmaseda Enkarterri eskualdeko hiriburu historikoa da. Zubi horretan aduana jarri zuten, eta bertan "bidesaria" ordaindu beharra zegoen merkantziak eta pertsonak igarotzen zirenean; horrez gain, hiribildua babestea zuen helburu. Bizkaiko zubirik enblematikoenetariko bat da, XV. mendean, XIII. mendeko oinarri erromanikoaren gainean eraiki zen dorretxo zoragarri bat dauka. Erdi Aroan hiribilduaren inguruan zegoen harresiko ate zaharretako bat zen, hain zuzen ere.

esteka leiho berri batean irekiko da Laster, "Artilearen ibilbidea" esan zioten bide horri, Brujaseko porturantz, Balmasedatik Bilbora garraiatzen zuten merkantzia nagusia zen eta. Gaztelako artilea "Flandeseko oihal" ospetsuak egiteko erabiltzen zen. Brujasetik itzultzen ziren ontziek Gaztelera eramaten ziren oihalak garraiatzen zituzten.

Kadaguako ibilbidetik Europako portuetara garraiatzen ziren merkantzien joan-etorriek behera egin zuten XVIII. mendean, Urduñako gurdibide berria ireki zutenean, Mesetatik egindako bidaia askoz azkarragoa eta erosoagoa zelako bide horretatik.

San Seberino eliza. XV. mendekoa da, eta Erdi Aroko tenplu gotikoen adibide ederra da barruko aldea. Aurrealdea eta dorreak 1730ean zaharberritu zirenez, barrokoak dira erabat.

esteka leiho berri batean irekiko da "La Encartada" txapel-fabrika. Kadaguaren ertzean 1892an sortua. Ibaiaren indarra baliatzen zuen bere makineria mugiarazteko. Enpresa-kontzeptu zahar baten oinordeko, itzelezko barrualdea du, gustu oneko xehetasunez hornitua. 1992an itxi zuten eta ehungintzaren museoa izango da laster.

Azken eguneratzea: 2018/01/09