Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua, ENEEK

Euskadin elikagai ekologikoak kontrolatu, ziurtatu eta sustatzeaz arduratzen den erakunde ofiziala da. Kontrol Autonomiaren funtzio publikoa betetzen du Euskadiko lurraldean.

Kontseilua, Euskadiko nekazal ekoizpenaren eragile-erregistroan izena emandako empresa eta pertsona orok osatzen dute. Kontseiluaren egungo konfigurazioarekin, Euskadiko nekazaritza ekologikoaren probintzi elkarte guztiak ordezkatuta daude eta haiekin modu koordinatuan lan egiten da.

Kontseiluaren bi eginkizun nagusiak honakoak dira: batetik, Ekoizpen Ekologikoa ezagutaraztea, Euskadiko produktu Ekologikoen kontsumo eta hedapenean eragitea, eta bestetik, Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren ekoizpena kontrolatu eta ziurtatzea, Europako Erkidegoaren arautegian zehazturiko ekoizpen, elaborazio, inportazio eta merkaturatzeko arauak betzen direla ziurtatuz.

Informazio gehiago

Azken aldaketako data: