Etika Publikorako Batzordea

Eginkizunak

Honako hauek dira Etika Publikorako Batzordearen egitekoak:

  • Etika Publikorako Batzordea da oharpen, kontsulta eta iradokizunak jasotzeko eskumena duen organoa. Halaber, Kode honetan ezarritako aurreikuspenetan adierazitako egokitzapen-proposamenak gauzatzeko prozedura jasotzen du.
  • Etika eta Jokabide Kodea benetan abian jartzea sustatzea, horretarako behar diren ekintzen eta neurrien bidez.
  • Etika eta Jokabide Kodea aplikatzearen inguruan kargu publikodunen eta parekatuen kontsultei zein beste edozein instantziak egindako kontsultei irtenbidea ematea.
  • Etika eta Jokabide Kodea betetzen dela egiaztatzeko urtero egingo den txostena lantzea.
  • Etika publikoaren alorrean erakundeen hobekuntza helburu duten hedapen- eta prestakuntza-programak zein berariazko tailerrak egitea sustatzea, dagozkien instantzietan.
  • Lantaldeak sortu ahal ditu gai zehatzak aztertzeko, azterkizun dituzten gaietan aldaketak ala gomendioak egin ahal izango dizkiotenak

Osaera

Batzordea Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari adskribatuta dago, eta bost kide dauzka:

  • Lehendakaria: Josu Erkoreka (Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburua).
  • Bokala: Andrés Zearreta (Funtzio Publikoko Sailburuordetzaren arduraduna).
  • Bokala: Txetxu Ausín Díez.
  • Bokala: Elisa Pérez Vera.
  • Idazkaria: Maite Iruretagoiena (IVAPEko Zuzendaria).

Jarduera

Etika Publikorako Batzordea urtean bi aldiz biltzen da gutxienez. Idazkariak egiten du horretarako deialdia, lehendakariaren aginduz.

Aurrekoa dena dela, beharrezko diren aparteko bilkurak egin ahal izango dira, erabaki behar diren gaien izaerak edo urgentziak hala eskatzen badute. Kasu honetan, batzordekideak bertan daudela edo bide telematikoak erabiliz egin ahal izango dira batzarrak.

Etika Publikorako Batzordeak hartutako akordioak

Etika Publikorako batzordearen erabakien ondorioz argitaratzen diren akordioek ez dute datu pertsonalik jasoko, ezta ere galdera edo eskakizuna egiten

2018

2017

2016 Eusko Jaurlaritza Etika Publikorako Batzordearen Memoria (PDF, 463 KB)

2015 Eusko Jaurlaritza Etika Publikorako Batzordearen Memoria (PDF, 454 KB)

2014 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria (PDF, 502 KB)

2013

 

Kontaktua

Posta arrunta

Etika Publikoko Batzordea
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Azken aldaketako data: