Lehendakaritza

Erakunde-ikurrak eta Nortasuna

Portada del Manual de aplicación del tagline del Gobierno Vasco

Eusko Jaurlaritzaren tagline-a aplikatzeko gidaliburua

Gidaliburu honen helburua hauxe da: Eusko Jaurlaritzaren tagline berria aplikatzeko jarraibideak dokumentu batean islatzea eta, dokumentu horretan, aipatutako tagline-ak Jaurlaritzaren komunikazio guztietan koherentziari eutsi diezaion bete behar diren baldintza teknikoak biltzea.

Tagline-a aplikatzeko gidaliburu hau Eusko Jaurlaritzaren Identitate korporatiboaren gidaliburuaren osagarria izango da tagline-aren iraunaldian.

Araudi erregulatzailea  

Kopiatzeko originaletarako sarbidea

Informazio xehe gehiago ikusi:

Eusko Jaurlaritzaren tagline-a aplikatzeko gidaliburua arautzen duen Ebazpena, 2017ko apirilaren 4koa

Portada del Manual de Identidad Corporativa

Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasuna

Eusko Jaurlaritzak Erakunde-Nortasunaren Eskuliburua dauka, adierazpen publikoetan zein erakunde-adierazpenetan oinarrizko irudi-zeinuak eta zeinuok gure irudiaren barruko (inprimakiak, liburuxkak?) edo kanpoko (publizitatea, argitalpenak, seinaleak?) euskarri guztietan ezartzeko beharrezkoak diren arauak azaltzeko eta diseinatzeko.

Gaur egungo eraketan, honako hauek dira arautegi arautzailearen osagaiak (PDF)

Kopiatzeko originaletarako sarbidea

Jatorrizko materiala Adobe Illustrator diseinu-formatuan dago eskuragarri.
Jatorrizko materiala deskargatzea: Eusko Jaurlaritzaren marka (ZIP, 12 MB)

Informazio xehe gehiago ikusi:

Eusko Jaurlaritzako Erakunde Irudiaren Eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 DEKRETUA.

Irudi-osagaiak eta arautegiaren testuingurua ezartzen ditu. Horrez gain, arau unibertsalak, beste marka batzuekiko bizikidetza eta beste marka berezi batzuk jasotzen dituen Eskuliburua onartzen da eranskinean.

Imagen de ikurriña ondeando al viento e ikurriña acotada

Ikurriña

Hondo gorria Bizkaiko armarrikoa da. Hondo gorriaren gainean ikoroski berdea ipini zen, San Andresen gurutzea, Bizkaiko armarrian azaltzen den haritzaren kolore berdearekin. Eta horren gainean gurutze zuria dago, armarrian beti haritzaren gainean azaldu izan dena. Egileek eman nahi zioten sinbolismoa sinplea da: Bizkaia, beraren forua eta erlijio-fedea modu hierarkikoan lotuta.

1936an Eusko Jaurlaritzak ofizial egin zuen.


Informazio gehiago nahi baduzu, sar zaitez esteka honetan

himno_euskadi.mp3 (MP3, 1 MB)

Ereserkia

Euskal Ereserkiak ez dauka letrarik eta dantzatu aurretik ikurriñari agurra egiteko jotzen zen doinu herrikoian oinarrituta dago. Doinu horren egilea ezezaguna da. Geroago, euskal nazionalismoaren eragileak, Sabino Arana Goirik, testu bat idatzi zuen eta melodia zaharrari egokitu zion. Horrela sortu zen "Gora ta Gora", Eusko Alderdi Jeltzalearen ereserki ofiziala.

1935ean, lehen Eusko Jaurlaritzak, baterakoak, EAJk, PSOEk, Alderdi Errepublikarrak, ANVk eta Alderdi Komunistak osatuta, gaur ezagutzen dugun moduan onartu zuen Ereserki Ofiziala. Berrogeita zortzi urte geroago, 1983an, doinu horrek alderdikeria guztiak alde batera utziak zituela eta aurkakotasun guztiak gaindituta zeuzkala zeritzon Eusko Legebiltzarrak. Hortaz, apirilaren 14ko 8/1983 Legearen bidez, bere egin zuen Ereserkia.

Azken aldaketako data: