Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Enplegua eta gizarte politikak EB-ean

 

Europa 2020 EB-aren hazkunderako estrategia da. Etengabe eraldatzen dagoen mundu batean, EB-ak ekonomi adimentsua, jasangarria eta integratzailea izan dezala bilatzen da. Elkar elikatzen diren hiru lehentasun horiek, EB-ak eta hau osatzen duten estatuek enplegu, produktibitate eta giza-kohesio maila altuak izatea suposatuko du.

- Hazkunde adimentsua: ezagutzan eta berrikuntzan oinarritzen den ekonomia baten garapena.

- Hazkunde jasangarria: errekurtsoen erabilera eraginkorrago bat egingo duen,eta berdea eta lehiakora izango den ekonomia baten sustapena.

- Hazkunde integratzailea: kohesio ekonomikoa, soziala eta lurraldekoa helburu izango duen enplegu-maila altuko ekonomia baten garapena.

Helburu hauetako hirugarrenak bereziki, enplegu-maila altuak sustatzea, kualifikazioetan inbertitzea, pobreziaren kontra borrokatzea, lan-merkatua zein babes sozial eta trebakuntza sistemak eraberritzea du helburu, pertsonei protagonismoa emanez, hauek aldaketak aurreikusteko eta kudeatzeko gai izateko, gizarte kohesionatu bat eraikiz.

Hazkunde integratzailearen helburua lortzeko, Europako Batzordeak, proiektu eta ekintza ezberdinak finantzatzeko tresna ezberdinak jartzen ditu EB-eko erakunde publiko zein pribatuen esku

Azken aldaketako data: 2016/04/21