Lan eta Enplegu Saila

Diru-sarrerak bermatzeko errenta

1.- Xedea

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) aldizkako diru-laguntza subsidiario bat da, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritako erroldan gutzienez urtebete sartuta egonik, eta beren elkarbizitza-unitatearen irabaziak eta ondarea kontuan hartuta, oinarrizko beharrizanei eta gizarteratzeko eta lan-merkatuan sartzeko prozesuaren ondorioz sortutakoei aurre egiteko nahikoa diru-baliabide ez dutenak.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errentak bi modalitateak izango ditu:

- Gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errenta prestazio ekonomikoa da, aldizkakoa, laneko errentetatik datorren diru-sarrerarik ez daukaten pertsonei zuzendua, baldin eta hilero jasotzen dutena ez bada iristen gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errentaren zenbatekora, eta, beraz, ez bada nahikoa beren gastuei aurre egiteko, ez oinarrizko premietako gastuei ez gizarteratzeko eta/edo laneratzeko prozesu baten ondorio diren gastuei.

- Laneko diru-sarrerak osatzeko errenta prestazio ekonomikoa da, aldizkakoa, zenbait bizikidetza-unitateren diru-sarreren maila osatzera zuzendua. Bizikidetza-unitate horietan, lanetik datozen diru-sarrerak eduki arren, hilero jasotzen dutena ez da iristen gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errentaren zenbatekora, eta, beraz, ez da nahikoa beren gastuei aurre egiteko, ez bizirik irauteko oinarrizko premietako gastuei eta ez gizarteratzeko eta/edo lan-egoera hobetzeko prozesu baten ondorio diren gastuei.
 

2.- Diru kopurua

281.400.000 €

 

3.- Araudia

  • 18/2008 legea (EHAA Zk. 250/2008)abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoa.
  • 147/2010 Dekretua (EHAA Zk. 114/2010) maiatzaren 25ekoa, Diru-SarrerakBermatzeko Errentari buruzkoa.

 

Azken aldaketako data: 2011/05/31