Osasun Saila

Ebidentzia zientifikoen iturriak

Ebidentzian oinarritutako medikuntzaren ikuspegiarekin (EBM, ingelesezko siglatan), praktika medikoa ebidentzia zientifikotan edo ikerketa zientifikotik datozen emaitza adostutan oinarritzen da erabakiak hartzeko.

Fuentes de evidencia científica

Kalitatezko ebidentzia zientifikoen iturriak topatzea errazagoa da azkenaldian gordailuak, direktorioak eta berariazko webguneak agertu direlako, bai estatuan, bai nazioartean. Normalean, informazio-iturri horiek erreferentzia bibliografikoak jaso eta sailkatzen dituzten erakunde ofizialek eta elkarte zientifikoek sortu eta mantentzen dituzte. Horren abantaila da erabiltzaileei dokumentuak azkar berreskuratzen laguntzen dietela, dela bilaketa-sistemen bidez, dela gaika nabigatuz.

Jarraian, ebidentzian oinarritutako erabaki medikoak hartzeko laguntza-baliabide nagusiak topatuko dituzu, tipologiaren arabera sailkatuta:

Point-of-Care plataformak eta metabilatzaileak

Point-of-Care tresnek etengabe eguneratutako ebidentzia hautatua eskaintzen dute arreta-gunean erabaki klinikoak hartzeko. Mota horretakoak dira UpToDate, DynaMed eta ClinicalKey. TripDatabase, aldiz, metabilatzaile bat da, ebidentzia klinikoko edozein baliabide mota topatzeko balio duena.

Praktika klinikoko gidak (PKG)

Praktika klinikoko gidak modu sistematikoan garatutako gomendioak dira, profesionalei eta pazienteei gaixotasun edo osasun-egoera jakin baten aurrean erabaki egokiak hartzen laguntzeko.

Guiasalud

Ezarritako kalitate-irizpide batzuk gainditu dituzten Osasun Sistema Nazionaleko erakundeek egindako praktika klinikoko gidak

Fisterra

Lehen mailako arretako profesionalak orientatzeko eskura dagoen ebidentziatik abiatuta sistematikoki garatutako gomendioak

GIN (Guidelines International Network)

Sareko kideek egindako edo onetsitako praktika klinikoko gidak, txostenak eta beste dokumentu batzuk

NICE

National Institute for Health and Care Excellence erakundeak Erresuma Batuko NHSrako egindako PKGak (Gales eta Ingalaterra).

SIGN

Scottish Intercollegiate Guidelines Network-ek Erresuma Batuko NHSrako egindako PKG (Eskozian)

NHMRC

National Health and Medical Research Council erakundeak garatutako webgunea, Australian egindako PKGak biltzen dituena

CPG Infobase

Canadian Medical Association-ek (CMA) mantendutako datu-basea, Kanadako erakunde medikoek garatutako edo onartutako gidak dituena

Saiakuntza klinikoak

Saiakuntza klinikoa produktu, substantzia, sendagai, teknika diagnostiko edo terapeutiko baten ebaluazio esperimentala da, eta gizakiei aplikatzean, haren eraginkortasuna eta segurtasuna baloratu nahi dira.

ICTRP Who

OMEren saiakuntza klinikoak bilatzeko plataforma, Sarean erregistratutako ikerketen datuetarako sarbidea ematen duena

ClinicalTrials

AEBtako National Library of Medicine erakundeak elikatutako datu-basea. Bost kontinenteetako herrialdeetan egindako azterlanak biltzen ditu

ISRCTN (Guidelines International Network)

BioMed Central-eko saiakuntza klinikoen erregistroa, proposatu, hasi edo burututako ikerlanak barne hartzen dituena, guztiak ere sarbide librekoak izanik

EU Clinical Trials Register

EBn eta beste herrialde batzuetan egindako saiakuntza klinikoei buruzko protokoloak eta emaitzen informazioa biltzen ditu

REec - Registro Español de Estudios Clínicos

Azterketa Klinikoen Espainiako Erregistroa: saiakuntza klinikoak Espainian baimendutako sendagaiekin (2013tik) eta behaketa-azterketak sendagaiekin (2021etik)

CENTRAL (Cochrane Central Register of Controlled Trials)

Martxan dauden saiakuntzak (Clinicaltrials eta Who) eta dagoeneko argitaratuta dauden saiakuntzak (Pubmed, Embase eta Cinahl) eskaintzen ditu

Galdera klinikoak

Zalantzak galdera kliniko egituratu gisa adierazi behar dira, eta honako elementu hauek izan behar dituzte: (P) patient, (I) intervention, (C) comparison eta (O) outcome (pazientea, esku-hartzea, konparaketa eta emaitza). Lau elementu horiek, ondoren, galderari ahalik eta erantzun zehatzena eman ahal izateko eran egituratutako dute bilaketa bibliografikoa.

Cochrane Clinical Answers (CCA)

PICO galderei erantzuten diete, Cochrane berrikuspenetan oinarrituta

BestBETs

Manchester Royal Infirmaryren larrialdietan jaio ziren, bizitza errealeko galdera klinikoei erantzun azkarrak emateko

Cochrane New Zealand - PEARLS

Zeelanda Berriko Cochrane Primary Healthcare Field-ek egindako berrikuspen sistematikoen laburpenak, galdera zehatzei erantzuten dietenak

Preevid

Murtziako Osasun Saileko eta Osasun Zerbitzuko profesionalentzako zerbitzua. Galdera-banku ireki bat du

Psicoevidencias

Andaluziako Osasun Zerbitzuaren Osasun Mentaleko Programaren ataria. CATen banku bat du

Berrikuspen sistematikoak

Berrikuspen sistematikoa azterketa zientifiko mota bat da, non gai edo galdera jakin bati buruzko ikerketek sortutako informazio guztia biltzen den. Berrikuspen sistematikoen helburua da dokumentu bakar batean hainbat azterlan garrantzitsuren sintesi osoa eta inpartziala ematea, metodo zorrotz eta gardenak erabiliz. Metodo horiek alborapenak minimizatzeko aukeratzen dira, eta, horrela, emaitzak fidagarriagoak dira, eta horietatik ondorioak atera daitezke, eta erabakiak hartu.

Cochrane Library

Cochrane Liburutegiak berrikuspen sistematikoen Cochrane datu-baserako eta gaztelaniazko testu osorako sarbidea eskaintzen du

Epistemonikos

Osasuneko ebidentzien elkarlaneko datu-base eleaniztuna. Milaka berrikuspen sistematiko eta ebidentzia zientifikoen beste dokumentu asko biltzen ditu

PROSPERO

Ekimen britainiarra da, mundu-mailako berrikuspen sistematikoak datu-base berean erregistratzea duena xede

PEDro

PEDro fisioterapiako ebidentzien datu-basea da. Gaztelaniazko interfazea ere badu

International HTA Database

Osasun-teknologien ebaluazioei buruzko informazio bibliografikoa, aribidean daudenak eta argitaratutakoak barne

Azken aldaketako data: