Osasun Saila

2023an Urdulizko udalerrian farmazia-bulego bat sortzeko lehiaketa

[urduliz-farmazia-lehiaketa-2023]

Deskribapena


Xedea

EAEko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko 11/1994 Legean ezarritakoaren arabera, Osasun Sailak ofizioz, urtero eta urteko lehen sei hilabeteetan, Euskadiko Autonomia Erkidegoko (EAE) farmazia-bulego berrien egokitasuna eta sorrera deklaratzeko prozedura hasten du.

Horretarako, aldez aurretik, biztanleria farmazia-eskualderen arabera banatzen da, populazioa osasun-eskualderen arabera banatzeari buruzko datu ofizialetan oinarrituta. Datu horiek sail honetako Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak ematen ditu (Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-eremuak zehazten dituen Osasuneko sailburuaren 2018ko apirilaren 20ko Aginduaren 4. artikuluko 2. puntua).

Etorkizuneko farmazia-bulegoen titular izango diren farmazialariak merezimendu-lehiaketa bidez hautatutako dira, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioak kontuan hartuta.

Biztanleriaren datu ofizialak aztertuta, Berangoko udalerrian, Sopelanako farmazia-eskualdean (2.C.UR.02) farmazia-bulego berri bat jartzea egokia dela ondorioztatzen da.

Horregatik guztiagatik, AGINDUA, 2023ko maiatzaren 29ko beste farmazia-bulego bat sortzeko deialdia egiten da, farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzen dituen ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuan ezarritakoaren arabera (otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuak aldatu zuen dekretu hori).

Nori dago zuzenduta


Farmazia-bulego baten titulartasuna eskuratzeko eskabidea aurkeztu ahal izango du beharrezkoa den titulazioa egiaztatzen duen farmazialari orok.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza > Farmaziako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza > Farmaziako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Farmazia Antolamendurako Zerbitzua

Farmazia Zuzendaritza – Osasun Saila

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0609206

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau urrats erakutsiko dira:

  1. Identifikazioa
  2. Datuak betetzea
  3. Dokumentuak eranstea
  4. Sinatzea eta bidaltzea
  • 1. PRESTATU ESKATUTAKO DOKUMENTAZIOA FORMATU DIGITALEAN, EUSKO JAURLARITZAREN EGOITZA ELEKTRONIKOAREN BIDEZ EGINDAKO FARMAZIA-BULEGOAK SORTZEKO LEHIAKETAREN ESKABIDEETAN MERITUAK ALEGATZEKO, FORMULARIO ELEKTRONIKOA BETETZEKO ETA DOKUMENTAZIOA ERANSTEKO JARRAIBIDEEI JARRAITUZ. Garrantzitsua da merezimenduak FARMAZIA-BULEGO BAT SORTZEKO LEHIAKETAN MEREZIMENDUAK ALEGATZEA (24/2004 DEKRETUAREN ERANSKINAREN ARABERAKO MEREZIMENDUAK) plantillan alegatzea.
    Txantiloi horrek prozedura elektronikoaren formulario digitalaren 3. urratsean aurkeztu beharko diren merezimenduak justifikatzeko hurrenkera eta dokumentazio-multzoak adierazten ditu.
  • 2. Sartu izapide-elektronikoen aplikazioan «Eskaera» botoia sakatuta, eta bete inprimakia. Eskaera erabat osatzen ez baduzu, gogoratu egindakoa gorde eta geroago jarraitzeko aukera duzula.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk