Kluster programa 2018
[Kluster 2018]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Kluster Programa garatzen duen aginduaren helburua Euskal Autonomia Erkidegoko Klusterren erakunde dinamizatzaileei laguntzeko programa arautzea da, hain zuzen ere diru-laguntzen bidez enpresa txiki eta ertainen eta euskal ekonomiaren lehiakortasunari laguntzeko, orokorrean.
Aurrekontuko zuzkidura
2.968.000,00 €Prestazio ekonomikoa
Horretarako 2.968.000,00 euro bideratuko dira, ordainketa-kredituko 1.484.000,00 euroan eta konpromiso-kredituko 1.484.000,00 euroan banatuta, horri dagokionez 2018ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan ezarritako dagokion aurrekontu-kredituaren arabera.
Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta
Klusterren erakunde dinamizatzaileok eskatu ahal izango dituzte agindu honetan jasotzen diren laguntzak: nortasun juridiko propioa izan, irabazteko asmorik izan ez eta Euskal Autonomia Erkidegoan daudenak.
Betekizunak
-
Betekizunak: Informazio xehatua
Betekizun orokorrak:
- Klusterraren erakunde dinamizatzailearen urteko ekintza-plan bat edukitzea.
- Behar besteko masa kritikoa. Bildutako enpresen fakturazioa Euskal Autonomia Erkidegoko BPGd-aren % 1 baino handiagoa izatea, eta, enpresen kopurua, berriz, 30 baino gehiago.
- Enpresa txiki eta ertainek parte hartzea. Gutxienez bildutako erakundeen % 60 enpresa txiki eta ertainak izatea. Enpresa txiki eta ertaintzat hartzeko, baldintza hauek bete behar dituzte:
- 250 langile baino gutxiago izatea.
- Urteko negozio-bolumena gehienez 50 milioi euro izatea, edo, bestela, urteko balantze orokorra gehienez 43 milioi euro izatea.
- Klusterraren erakunde dinamizatzailearen kideen artean klusterra osatzen duten entitate-mota guztietako ordezkaritza orekatua izatea.
- Klusterraren erakunde dinamizatzailearen jardueraren lurralde-irismena gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoa izatea.
- Lankidetzaren sustapen-jarduera Eusko Jaurlaritzaren plan eta estrategiekin lerrokatua egotea (EAEko Klusterren Mapa, RIS3 Espezializazio Estrategia, 2017-2020 Industrializazio Plana edo haiek ordezkatzen dituztenak eta hainbat eskumen-eremutan garrantzitsuak diren beste plan eta estrategia batzuk).
- Lanaldi osoko kudeatzaile bat izatea eta langile kualifikatuz osatutako talde bat izatea, bat datorrena bildutako enpresa-kopuruarekin eta dinamizatzea proposatzen diren jarduketekin.
Betekizun gehigarriak:
- Agindu honetan aipatzen diren diru-laguntzak eskuratu ahal izateko, erakundeek ordainduta izan beharko dituzte Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.
- Diru-laguntzen onuradun izateko, erakunde eskatzaileak ez du eduki behar zehapen penal edo administratibo diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera kentzen dionik, ezta horretarako desgaitzen duen legezko debekurik ere, barne hartuta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak.
- Ezingo dute onuradun izan laguntzak berreskuratzeko agindu baten mende dauden entitateak, Europar Batasuneko Batzordearen aurretiazko erabaki batek laguntza bat legez kanpokotzat eta merkatu erkidearekin bateraezintzat jo baldin badu; halaber, ezingo dute onuradun izan krisialdian dauden enpresak, hala baitago ezarrita krisian dauden eta finantzarioak ez diren enpresen salbamendu eta berregituraketarako estatu-laguntzei buruzko jarraibideetan.
- Onuradun izateko betekizunak diru-laguntzaren indarraldi osoan mantendu beharko dira.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Aplikazio Informatikoaren Kontsulta Teknikoak
Tel. 012 /945 018000
E-mail: ejie-industria@ejie.eus
Eusko Jaurlaritza
Donostia- San Sebastian 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Javier Aizpuru - 945018216
Alexander Armentia - 945019969
Kodea
1012905Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak Aurkezteko Epea
Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasiko da eta 2017ko maiatzaren 12(e)ko 12:00etan amaituko da.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
Eskabideak aurkezteko prozedura
Euskadiko Autonomia Erkidegoko kluster-erakundeak laguntzeko 2016ko apirilaren 13ko Aginduak arautzen dituen laguntzak emateko deialdiko eskaerak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta bestelako izapideak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluak xedatutakoaren arabera.
-
Eskaerarekin batera, honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
- Klusterraren Plan Estrategikoa. Plan horretan, erronka amankomunak identifikatuko dira, erantzunak lankidetzatik planteatzen zaizkienak alegia. Klusterraren Plan Estrategikoak hauek estaliko ditu, gutxienez: nazioartekotzearen, berrikuntza teknologikoaren eta berrikuntza enpresarialaren arlo estrategikoak, eta, halaber, beste arlo estrategiko batzuei ere heldu ahal izango die, hala nola prestakuntzari. Klusterraren erakunde dinamizatzaileak bermatu behar du plan estrategikoa egiterakoan klusterraren kideek parte-hartze handia izango dutela. Klusterraren Plan Estrategikoan islatuko da zer posizionamendu edo jarrera duen taldeak edo multzoak Eusko Jaurlaritzaren industria-planean ezarritako lehentasunen aurrean (Industrializazio Plana 2017-2020, RIS3 espezializazio adimentsuko estrategia, edo eragiten dietenak).
- Klusterraren erakunde dinamizatzailearen urteko ekintza-plana 2018ko ekitaldirako; aurrekontua, ekintzen, gastuen eta finantzaketa-iturrien banakapenarekin, eta ekintza horietan lanean diharduten langileen zerrenda.
- Aurreikusitako finantza-egoerak eta ikuskatutako azkenak.
- Parametro sozioekonomikoen egiaztagiria, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialeko (KAEO) auditore batek egina, klusterraren erakunde dinamizatzailera bildutako enpresak enpresa txiki eta ertainak direla egiaztatzeko. Egiaztagiri horretan ondorengoa zehaztuko da:
- Bildutako entitate-kopurua, honako hauen arabera banakatuta: EAEko entitate-kopurua, Agindu honen 2.1.c artikuluan xedatutakoaren arabera enpresa ertain eta txikiak diren entitateen kopurua, eta elkartze-kuota sortzen duten entitateen kopurua.
- Elkartze-kuotengatiko diru-sarrerak.
- Ekintza Planari egindako ekarpenengatiko diru-sarrerak.
- Identifikazio Fiskaleko Txartela.
- Eskatzailearen ordezkari-ahalmena. Eskaria lankidetza-ekintzak egiteko baldin bada, ahaldunak edo ordezkariak elkarte osoarena izan beharko du.
- Eskritura edo eratze-akta eta ondorengo aldaketak eta inskripzioa dagozkion erregistroetan.
- Sozietateen gaineko zergaren azken aitorpena.
- Erakunde dinamizatzailera bildutako entitateen zerrenda, bai eta entitate horien parametro sozioekonomikoei buruzko informazioa ere (enplegua, fakturazioa, esportazioen ehunekoak eta abar).
- Erantzukizunpeko adierazpena ─datu-faltsutzerik gertatuz gero, indarreko zehapen-araubidearen mende geratuko da, dela administratibo dela penal─ alderdi hauen egiazkotasunari buruzkoa:
- Entitate eskatzailea ez dela ari armak egiten, merkaturatzen edo finantzatzen, betiere Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Kartari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legean ezarritakoa betez.
- Erakunde eskatzaileak ez duela jaso diru-laguntza publikoak eskuratzeko aukera eragozten dion zehapen administratiborik edo penalik, eta ez duela horretarako desgaitzen duen legezko inolako debekurik, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.
- Entitate eskatzaileak hitz ematea bere egingo dituela Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 2.3 artikuluko betebeharrak, Administrazioarekin kontratuak eta hitzarmenak egiten dituzten erakundeei eta harengandik diru-laguntzak jasotzen dituztenei ezarritakoak, hala nola printzipio hauen mende jardun beharra: tratu berdina, aukera-berdintasuna eta langileen aniztasunari eta diferentziei zor zaien errespetua.
- Europar Batasuneko Batzordeak legez kanpokotzat edo merkatu erkidearekin bateraezintzat jotako laguntzarik ez duela jaso entitateak, edo, jaso badu, hura itzuli izana edo itzuli ez izana.
- Entitate eskatzailea ez dela krisian dagoen enpresa bat, krisian dauden eta finantzarioak ez diren enpresen salbamendu eta berregituraketarako estatu-laguntzei buruzko jarraibideen ezarritakoaren arabera.
- Erakunde eskatzailea ez dela epai irmo batez kondenatua izan laguntza edo diru-laguntza publikoak lortzeko aukeraz gabetzeko zigorrera, edota delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
- Erakundeak ez duela eskatu borondatezko konkurtsoaren deklaraziorik, prozeduraren batean kaudimengabetzat ez dela jo, konkurtsoan deklaratuta ez dagoela, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez dagoela edota ez dutela desgaitu Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, artean konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe dagoela.
- Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin, suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratu dutelarik.
- Entitate eskatzailea, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauetan jasotako kasuren batean: 3/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, administrazio publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunena, edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoak araututako kargu hautetsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
- Zerga-egoitzarik ez duela erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
- Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela.
- Ez duela ebazpen irmo baten bidez jaso diru-laguntzak lortzeko aukera galtzeko zehapena.
- Diru-laguntzak jasotzeko debekurik jaso ez duela, halaber, honako enpresa hauei dagokienez: eraldatze, bategite edo ondorengotza bitartez, debekua jaso duten beste enpresa batzuen jarraipena edo ondorena direlako susmoa eragiten duten enpresak, zuzendaritzan dauden pertsonak edo bestelako inguruabarrak direla-eta.
- Klusterraren erakunde dinamizatzaileko kudeatzaile bat duela, lanaldi osokoa, eta langile kualifikatuz osatutako talde bat, bildutako enpresa-kopuruarekin eta dinamizatu nahi dituzten jarduketekin bat datorrena.
- Beste instituzio publiko edo pribatuei helburu bererako eskatutako eta/edo haiengandik jasotako laguntzen zerrenda.
- Berdintasun-planak eta/edo kontziliazio-planak dituen ala ez dituen adieraztea.
-
Betekizunak: Informazio xehatua
Betekizun orokorrak:
- Klusterraren erakunde dinamizatzailearen urteko ekintza-plan bat edukitzea.
- Behar besteko masa kritikoa. Bildutako enpresen fakturazioa Euskal Autonomia Erkidegoko BPGd-aren % 1 baino handiagoa izatea, eta, enpresen kopurua, berriz, 30 baino gehiago.
- Enpresa txiki eta ertainek parte hartzea. Gutxienez bildutako erakundeen % 60 enpresa txiki eta ertainak izatea. Enpresa txiki eta ertaintzat hartzeko, baldintza hauek bete behar dituzte:
- 250 langile baino gutxiago izatea.
- Urteko negozio-bolumena gehienez 50 milioi euro izatea, edo, bestela, urteko balantze orokorra gehienez 43 milioi euro izatea.
- Klusterraren erakunde dinamizatzailearen kideen artean klusterra osatzen duten entitate-mota guztietako ordezkaritza orekatua izatea.
- Klusterraren erakunde dinamizatzailearen jardueraren lurralde-irismena gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoa izatea.
- Lankidetzaren sustapen-jarduera Eusko Jaurlaritzaren plan eta estrategiekin lerrokatua egotea (EAEko Klusterren Mapa, RIS3 Espezializazio Estrategia, 2017-2020 Industrializazio Plana edo haiek ordezkatzen dituztenak eta hainbat eskumen-eremutan garrantzitsuak diren beste plan eta estrategia batzuk).
- Lanaldi osoko kudeatzaile bat izatea eta langile kualifikatuz osatutako talde bat izatea, bat datorrena bildutako enpresa-kopuruarekin eta dinamizatzea proposatzen diren jarduketekin.
Betekizun gehigarriak:
- Agindu honetan aipatzen diren diru-laguntzak eskuratu ahal izateko, erakundeek ordainduta izan beharko dituzte Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.
- Diru-laguntzen onuradun izateko, erakunde eskatzaileak ez du eduki behar zehapen penal edo administratibo diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera kentzen dionik, ezta horretarako desgaitzen duen legezko debekurik ere, barne hartuta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak.
- Ezingo dute onuradun izan laguntzak berreskuratzeko agindu baten mende dauden entitateak, Europar Batasuneko Batzordearen aurretiazko erabaki batek laguntza bat legez kanpokotzat eta merkatu erkidearekin bateraezintzat jo baldin badu; halaber, ezingo dute onuradun izan krisialdian dauden enpresak, hala baitago ezarrita krisian dauden eta finantzarioak ez diren enpresen salbamendu eta berregituraketarako estatu-laguntzei buruzko jarraibideetan.
- Onuradun izateko betekizunak diru-laguntzaren indarraldi osoan mantendu beharko dira.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde.
Baldin eta pertsona juridiko batek (enpresa/erakundea) edo fisiko batek baimena eman nahi badio beste pertsona bati haren izenean ekintza telematikoak (bere espediente guztietara sartu ahal izatea; agiriak bete eta aurkeztea; haren izenean jakinarazpenak jasotzea eta agiriak sinatzea) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren webgune profesionalean egiteko, beharrezkoa da baimen hori bertan izapidetzea.
Baimentze agiri-eredua eskuratu: Izapidetza telematikoko egiaztagiri (III. eranskina) (DOC, 82 KB)
Baimendutako pertsonak egiaztagiri elektroniko baliozkoa eduki behar du.
Baimen hori honela egin daiteke:
- AURREZ AURRE, izapidetza elektronikorako egiaztagiri baliozkoa ez badu. Izapidetza telematikoko egiaztagiri (III. eranskina) betea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren edozein ordezkaritzatan aurkeztu behar da. Halaber, III. eranskina posta elektronikoz bidali daiteke ordezkaritzetara: agiria bete, sinatu, eskaneatu eta bidali.
- Arabako Lurralde Ordezkaritza: orokorra-industria-araba@euskadi.eus
- Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza: orokorra-industria-bizkaia@euskadi.eus
- Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: orokorra-industria-gipuzkoa@euskadi.eus
- TELEMATIKOKI, izapidetza elektronikorako egiaztagiri baliozkoa badu. “Izapidetza telematikorako baimena" eskaera webgune profesionaleko "Nire lan eremua" ataleko “Baimenak tresna" estekatik aurkez daiteke.
Baimendutako pertsonen kudeaketa errazte aldera, baimenean adieraz daiteke baimendutako pertsonak (administratzailearen rola) oraingo edo geroko beste pertsona batzuen altak eta errebokatzeak administra ditzakeela.
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak