Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

04. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Plan honen helburu nagusia Euskadiko hazkunde ekonomikoa eta enplegua suspertzea da, zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren bitartez balio erantsi handiagoa sortuko duten jarduerak sustatuz. Ildo beretik, dibertsifikazio-estrategia zentzudunak garatzea bultzatuko da, EAEk industria-oinarriari eutsi ahal izateko baina balio erantsi handiko jarduerekin.

Aurrekariak

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako politika duela 30 urte hasi zen, 80ko hamarkadaren hasieran, eta, urteak joan, urteak etorri, helburu nagusiek eta jardun askok indarrean jarraitu dute. Jarraian, plan horren aurrekari berrienak azalduko ditugu.

  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Plana 2001-2004.
  • Euskal Berrikuntza-sistemaren Liburu Zuria. 2010 Muga - Diagnosia eta Zuzentarauak.
  • Enpresa Lehiakortasunerako eta Gizarte Berrikuntzako Plana 2006-2009 (ELGBP).
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana, 2010.
  • Produkzioa eraldatzea eta berrikuntza abiatzea. Jarraipen-txostena 2006-2007.
  • Unibertsitate Plana 2007/2011.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2015.

Saila

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten sailak

  • Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Osasun Saila

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Plana osatzeko prozesuan partaidetza izatea lortu nahi da eta jardunak lankidetzan egitea; prozesu horretan honako interes-talde hauek, batik bat, hartuko lukete parte:

  • Enpresek eta enpresaburuen kolektiboek.
  • Klusterrek.
  • ZTBESko kideek, unibertsitateak barne; IKZek, Teknologia Zentroek eta beren korporazioek; enpresetako I+G unitateek; Berrikuntzako erdi-mailako erakundeek.

Eraginak

Araudian eragina

Plana onartu eta gauzatzean I+Grako eta Berrikuntzarako zenbait laguntza-programa aldatu beharko dira. Era berean, jardun eta ekimen zehatzak abiarazteko aukera izan daiteke, baita programa pilotuak ere.

Antolamenduan eragina

Euskadik, I+Gn 2010ean mugitu duen inbertsioa, osotara, % 2,08koa izan da BPGaren ehunekotan (Eustat): estatuan, lehen postuetan dauden eskualdeen artean dagoela erakusten du horrek; baina, Europan, esparru horretan lider diren herrialdeek egin duten ahaleginetik urrun dago oraindik.

Kanpoko jakinduria ekartzeko enpresen eta gizartearen eskaera horri erantzuteko, tipologia eta espezializazio askotako eragile zientifiko teknologikoen egitura aberats eta konplexua eraiki da azken hiru hamarkadetan Euskadin.

Gure lurraldean dauden unibertsitateez gain, Euskadin Zentroen Sare sendoa ere badugu eta Berrikuntza Sistemaren bereizgarri bihurtu da; eta Ikerketa Kooperatiboko Zentroak eta Bikaintasuneko Oinarrizko Ikerketako sei Zentroak (BERC) ere ez ditugu ahaztu behar.

Eragile horiei buruzko eskumenak, ekintzak eta finantzazio publikoa hiru sailen bidez kudeatzen da, gutxienez: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila eta Osasun Saila. Sail horietaz gain, agentziak, enteak, sozietate publikoak edo publiko-pribatuak ere aintzat hartzekoak dira (Ikerbasque, SPRI, Ihobe S.A., Innobasque, EEE...), eginkizun horietan parte hartzen baitute, eta foru-aldundiak ere kontuan hartu behar dira.

Plan berriaren bitartez sare hori guztia kudeatuko da, agenteen artean sinergia handiagoak lortzea eta izan daitezkeen bikoiztasunak ezabatzea xede izanik.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Eusko Jaurlaritzaren aldetik, plana gauzatzeko 290 M euroko ekarpena egingo du urtean 2013tik 2016ra, biak barne.

EAEko Diruzaintzako aurrekontu-sarreren bilakaeraren arabera, baliabide gehiago bideratu ahal izango dira planera, aurreikusitako ekimenen garrantzia areagotzeko.

Beste jardueretan eragina

Plana koordinatu egin beharko da eta Garapen Teknologikoan eta Berrikuntzan eragina izan dezaketen beste plan batzuk ere kontuan izan beharko dira; horretarako, koordinazio-mekanismoak ahalbidetu beharko dira, batik bat, osasunaren eta ingurumenaren arloetan.

Erakunde harremanetan eragina

Aurreikuspenen arabera, planak hainbat erakunderengan eragina izango du eta honako hauekin elkarlanean jarduteko mekanismoak ezarri beharko dira:

  • Europar Batasuna
  • Estatuko Administrazio Orokorra
  • Foru-aldundiak
  • Enpresaburu-antolakundeak
  • Klusterra
  • Enpresak
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea
  • Unibertsitateak...

Plana gauzatzeko aurreikusitako epea

2015 - 2020
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

FaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
1. fasea: Oinarrizko lerro estrategiko eta ekonomikoak prestatzea2013/03/012013/06/30Amaituta
2. fasea: Lankidetza: Koordinazio Zuzendaritza edo Ekonomia eta Aurrekontu Sailburuordetza2013/03/012014/04/30Amaituta
3. fasea: Plana prestatzea2013/07/012014/10/21Amaituta
4. fasea: Txostenak egitea2014/10/222014/11/07Amaituta
5. fasea: Jaurlaritzaren Kontseiluak plana onartzea2014/11/082014/12/31Amaituta
EBALUAZIOA

Ebaluatzeko moduak

Plana definitzeko, eztabaidatzeko eta onartzeko prozesuan, jarraipena eta ebaluazioa egiteko formula zehatzak finkatuko dira, baita aginte-koadroa ere, ebaluazio-prozesu orotan funtsezko elementu diren aldetik.

Gobernu Kontseiluak plana onartzeko erabakiari jarraiki, plana bera eta planaren indarraldian sortzen diren ebaluazio/dokumentuak Eusko Legebiltzarrera igorri behar dira, horren berri izatearren.

Planaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko zereginak planean bertan zehaztuko den organoari dagozkio eta, horretaz gain, legebiltzar-konpromisoen bitartez, plana gauzatzeko prozesuaren ebaluazioa egiteko dinamika iraunkorra ezarriko du jarduera-ardatz nagusien inguruan eta, horretarako, aldizkako ebaluazioak egiteko mekanismoak jarriko ditu. Ebaluazioak bi unetan egingo dira:

            - Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren ebaluazioa.

            - Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemaren ebaluazioa.

           

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2015/12/31
Ebaluazio data: 2016/12/31
Ebaluazio data: 2017/12/31
Ebaluazio data: 2018/01/31
Ebaluazio data: 2019/12/31
Ebaluazio data: 2020/12/31

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2020/12/31

Ebaluazioaren laburpena

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemaren Ebaluazioa.

Azken aldaketa::2016/10/25