Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

12.- Ekintzailetza Jarduerari Laguntzeko Erakundearteko Plana (EJLEP).

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

EJLEPen helburu nagusia, egoeraren diagnostikoaren ondorioak aintzat hartuta, Euskadiren lehiakortasunaren hobekuntzari ekarpena egitea da, ekintzailetzako ekimen berriak eta ekintzailetzako barne-ekimen errentagarriak eta jasangarriak sortuta eta finkatuta, erakundearteko eta lankidetza publiko zein pribatuaren baitan.

Helburu estrategikoak:

  • Ekintzailetzaren kultura eta balioak bultzatzea gizartearen maila eta bizitzaren etapa guztietan, gure herrialdeak iraganean zuen pentsaera ekintzailea berpizteko.
  • Merkatura iristen diren ideien eta ekimen berrien bolumena handitzea, enplegua sortzeko eta jarduera ekonomikoa indartzeko.
  • Euskadiko enpresa berrien hazkundea, sendotzea eta transmisioa (beharrezkoa izanez gero) bultzatzea.
  • Barne-ekintzailetzaren edo ekintzailetza korporatiboaren aldeko apustu nabarmena egitea, enplegua eta jarduera ekonomikoa sortzeko gaitasun handia duelako.
  • Egun, EAEn ekintzailetza bultzatzen duten erremintak, tresnak eta politikak bateratzea.

Saila

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Denborazko konpromisoa

EJLEPek 4 urte (2013 – 2016) iraungo du.

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

Jarduketa-esparruak: Planaren helburuekin bat etorriz, lehentasunezko bost jarduketa-eremu identifikatu dira ekintzailetzaren esparruan. Horiek jarraian xehatzen dira:

  • Ideia eta ekimen ekintzaile berriak. Ekimen ekintzaile berri bat sortzeko hasierako eta berehalako beharrezko urratsak eta jarraibideak sartzen dira barne.
  • Hazkundea, finkapena eta transmisioa. Esparru honetan sortutako ekimenaren bizi-zikloaren etapa guztiak jasotzen dira. Lehen hilabeteetako garapen- edo hazkunde-hasieratik epe ertaineko finkapenera.
  • Ekintzailetzaren kultura eta balioak. Espiritu ekintzailearen eta prestakuntzaren sustapen-ekintzak jasotzen ditu, hezkuntza-fase desberdinetan eskaintzen den ekonomiaren, enpresaren eta ekintzailetzaren alderdiei dagokionez.
  • Barne-ekintzailetza (edo ekintzailetza korporatiboa). Barne-ekintzailetza ere esaten zaio eta dauden erakundeetatik edo erakundeetan gauzatzen den edozein ekintzailetza-jarduera da.
  • Laguntza-ekosistemaren integrazioa (politikak, azpiegiturak eta finantziazioa). Ekintzailetzari laguntzeko ekosistemaren faktore kritikoen antolamendu- eta integrazio-ahaleginak gaineratzen ditu.

Aurrekontua: Planeko aurrekontua X legegintzara (2013-2016) estrapolatuta, guztira, 266 milioi euro inguruko aurrekontua izango da (62 2013an, 65 2014an, 68 2015ean, 71 2016an).

EBALUAZIOA

Planeko kudeaketa organoak

EJLEPen kudeaketa eta jarraipena erakunde hauek egiten dute:

  • ­   Kontseilu Errektoreak.
  • ­   Ekintzailetzarako Erakundearteko Mahaiak (politiko/teknikoa).
  • ­   Gaikako lan taldeak.
  • ­   Idazkaritza Teknikoak.

Segimendu eta ebaluaziorako formulak

Legebiltzarrean urtero Gauzatzerako Balantze Txosten bat aurkezten da, ekimenek lortutako betetze-mailari dagokionez.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2014/06/30
Ebaluazio data: 2015/06/30
Ebaluazio data: 2016/06/30

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2017/06/30
Azken aldaketa: 2016/09/22