Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

OGP Euskadiko Foro Irekiaren bilera: Gobernu Irekirako 2018-2020ko Ekintza Plana sorkidetuz

OGP foroan egon diren pertsonen argazkia

egilea: Pegip2020, 

Uztailaren 2an antolatu zen Euskadiko artxibo historikoan OGPko (Open Government Partnership) tokiko gobernuen programako 2018-2020ko Ekintza Plana sorkidetzeko prozesuaren hastapeneko Foro Irekia.

Jardunaldiak hurrengo helburuak zituen:

  • Testuinguruan jartzea Ekintza Planaren prozesua
  • Egiaztatu ea herritarrek interes garbirik duten Foro Erregularrak proposaturiko konpromisoekiko
  • 5 konpromisoen funtsezko alderdiak berritu, zehaztu edo gehitzeko hauek definitzeko

100 pertsona baino gehiago bertaratu dira lan-saio honetara, Euskadiko eremu eta elkarte-ehun desberdinetakoak. Hauen artean proiektuaren sustatzaile diren zazpi instituzioetako ordezkari politikoak eta teknikoak elkartu dira herritarrekin (Eusko Jaurlaritza, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalak, eta baita EUDEL ere, gainerako udalak ordezkatuz), herritar "antolatua eta antolatu gabea"ren ordezkaritzarekin batera.

Foro Erregularrean erakundeak ordezkatzen dituen Luis Petrikorenak eta herritarren izenean parte hartzen duen Arantza Otaoleak egoera zirriborratzeko eskaini zuten sarrera laburraren ondoren, partaidetza bidezko dinamika hasi zen, orain arte Ekintza Planaren helburuak definitzeko egin den lana aberasten lagunduko duten zenbait ekarpen bilduz.

Dinamikan, konpromiso bakoitzean kontuan hartu beharreko giltzarrizko alderdiak landu eta lehentasunak finkatu ziren Ekintza Planaren barruan eragin beharreko gertaera nagusien artean. Era berean, konpromiso bakoitzaren diseinuan eta inplementazioan, euskal erakundeekin batera esku hartu beharko luketen eragileak identifikatu ziren.

Irudimenarekin 2020ra bidaiatzeko aukera ere izan zen, urte horretarako aurreikusita baitago OGP Euskadiren ekintza planaren amaiera, horren hedapena definitzeko eta ordurako, lehentasunezko ekintza edo gertaera garrantzitsuenez bitartez eta horiek bideratzeko aukeraren arabera beteta eduki beharko genukeena bistaratzeko.

Parte-hartzaileak mahai ezberdinen inguruan taldekatu dira bost konpromisohauek lantzeko:

  • Kontu ematea agintaldiko planen bitartez
  • Herritarren zerbitzuak Open data Euskadi eta Linked open data bidez
  • Herritarren partaidetzazko Ilaba Euskadin
  • Open Eskola (Herritarrentzako eskola irekia)
  • Euskal integritate-sistema

 

Bildutako ekarpenak Ekintza Plana sorkidetzeko prozesuan sartuko dira, eta horri buruzko informazioa OGP Euskadiren webgunean eskura daiteke, aurreko postean azaldu genuen bezalaxe.

Jarraian, 5 konpromiso-esparruetan parte hartu zuten pertsonen lanaren ondorioak azalduko dizkizuegu, labur-labur:

 

Agintaldi-planen bitartez kontuak ematea

Informazioa bildu eta eskaintzeko gutxieneko eredu estandarizatua lortzea, herritarrek ulertzeko moduko era argian komunikatzea eta gizarte-auditoretzak egitea izan ziren konpromiso honi buruz lan egin zuten mahaietan identifikatutako gakoetako batzuk.

Horrekin batera, partaidetza-eredua definitzearen garrantzia nabarmendu zen, adituak tarteko izateak eta haurrei –etorkizuneko partaide izan daitezen– kolektibo nagusietakotzat eragiteak duten garrantzia azpimarratuz.

 

Herritarrentzako zerbitzuak Open data Euskadi eta Linked open data-ren bitartez

Erakundeko kultura lortu eta erakundeen arteko lankidetza sustatzea izan zen nabarmendutako alderdirik garrantzitsuenetako bat.

Lortu beharreko helburutzat jo ziren datuen normalizazioa eta informazio-iturrien fidagarritasuna, zerbitzuak hobetzen lagun dezakeen informazio guztia, ona eta txarra, herritarren eskura jartzeaz gain.

 

Euskadiko herritarren partaidetzari buruzko Ilab-a

Konpromiso honetan, ikasteari, esperimentatzeari eta hanka sartzeko beldurrik gabe “jolasteari” ekiteko premiaren garrantzia azpimarratu zen, bereziki.

Horren harira, pertsonen artean “zaintzeak” duen garrantzia ere nabarmendu zen, konfiantza, joko-arauak eta araudia bera bezalako alderdiak berrikusteko aukerarekin.

Etxebizitza aipatu zen praktikara eramateko esparrutzat.

 

Open Eskola (Herritarrentzako eskola irekia)

 

Laugarren konpromiso honetan, herritarren partaidetzaren garrantzia eta antolakundeetan bultzatu beharreko kultura aldaketaren premia nabarmendu ziren.

Beharrezkotzat jo da eskola irekiaren eredu aldakorra, moldakorra eta moldaerraza sortzea, eta horretarako, nahitaezkoa da erakundeen arteko eta hainbat eragileren arteko konpromisoa lortzea.

Azkenik, garrantzitsutzat jo da pilotutzat erabiliko den eredu propio baten sorkuntzan lan egiten hastea, munduan egindako antzeko beste esperientzia inportagarri batzuk kontuan hartuz.

 

Euskal zuzentasun sistema

Lehentasunezkotzat jo da datozen urteotan zuzentasun sistema bakarra sortzea. Sistema ulergarria, edozeinek aditzeko modukoa (irisgarria, gardena, hizkuntza argia duena), erakundeen eta gizarte zibilaren sentsibilizazioa behar duena.

Gainera, beharrezko kontrol-mekanismoak garatu behar dira sistema egiaztatu eta hobetzeko.

 

Ekarpen hauek eta beste batzuk ondorengo bideoan ikus daitezke. Bertan, mahaien bozeramaile lana egin zuten pertsonek jardunaldian landutako ondorio nagusiak laburbildu dituzte: