Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

"OGP Euskadi - Gobernu Irekirako Aliantza"-ri buruzko informazio guztia, webgune berri batean

egilea: Pegip2020, 

Gobernu Irekirako Aliantzak (Open Government Partnership – OGP) ezagutzera eman zuen apirilaren 9an Euskadi bere Tokiko Gobernuetarako Programan parte hartuko duten mundu osoko 20 eskualdeen artean hautatzeko erabakia.

Gobernu Irekirako Aliantza gobernu “irekiagoak, arduratsuagoak eta herritarrekin sentikorragoak” sustatzeko mekanismoak ebaluatu eta garatzea xede duen nazioarteko erreferentziazko erakundea da.

OGP Euskadi sortu zenetik, prozesu honen plangintzan aurreikusitako zenbait jarduera gauzatu dira; hala nola, Foro Erregularraren sorrera, Gobernu Irekiaren arloan Euskadiri zuzendutako abiapuntuko diagnostikoaren eta erronken elaborazioa eta erakundeek nahiz gizarte zibilak egindako ekarpenen bilketa.

Berrikitan, euskadi.eus atariaren barruan, Euskadiko Gobernu Irekirako Aliantzaren prozesu osoaren jarraipena egin eta orain arte sortutako dokumentazio guztia (albisteak, deialdiak, etab.) bilduko duen berariazko webgunea sortu eta Foro Erregularraren aurrean aurkeztu da. Gainera, herritarren partaidetzari irekitako esparrua du, prozesuari ekarpenak eta iruzkinak egin ahal izateko, Irekian abian zegoen eztabaidaren osagarri.

Webgune honetan egiazta daitekeenez, prozesu honen hurrengo gertaera dugu uztailaren 2an Euskadiko Artxibo Historikoan (Maria Diaz Haroko kalea, Bilbon) egingo den Foro Irekia. Herritarrekiko lankidetza bidezko saio irekia da, euskal erakundeek 2018-202ko Ekintza Planaren barruan hartuko dituzten Gobernu Irekiaren arloko konpromisoak egiaztatu eta bidefinitzeko balio izango duena. Konpromiso horiek honako eztabaida-mahaietan eta lankidetza bidezko sorkuntza-mahai hauetan aztertuko dira:

  • Kontuak ematea agintaldiko planen bitartez
  • Herritarrentzako zerbitzuak Open data Euskadi eta Linked open dataren bitartez
  • Euskadiko herritarren partaidetzari buruzko ilab-a
  • Open Eskola (herritarrentzat irekitako eskola)
  • Euskal zuzentasun sistema

Hemendik, Foro Ireki honetan parte hartzera animatu nahi zaitugu, gai hauen inguruan dituzun ikuspegiak eta kezkak azaltzeko aukera izan dezazun, eta horrekin batera, sorkidetza-prozesu honen jarraipena egitera gonbidatu nahi zaitugu webgune honen bitartez.