Argitalpen-data: 2017/06/16

Osasun Sailak web berria estreinatu du

Euskal osasun sistemarekin lotutako informazio, izapide eta zerbitzu guztiak komunikazio-tresna berri batean bildu dira, herritarren eskariei erantzuna ematen dien gertuko baliabide irisgarri bat: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/osasun-saila/

Osasun Saileko Webgune berria

Osasun Sailak plataforma hau inauguratu du, aurrekoa baino indartsuagoa eta modernoagoa dena, pertsonen osasuna zaintzeko, ikerkuntza eta berrikuntza sanitarioa, on line osasun zerbitzu berriak, enplegu publikoa, langile profesionalen arteko euskalduntzea, herritarren parte-hartzea eta abar sustatzeko eta bultzatzeko.

Web orriaren helburua bizirik dagoen euskarri bat eskaintzea da, etengabe eguneratuko dena eta sektorean sortzen doazen eskenatoki berrietara egokituko dena. Edukiak arlo ezberdinetako informazioarekin osatzen joango da, hala nola:  

Denok kolaboratu behar dugu gure osasunaren zaintza, hori izango baita gizarte aurreratu eta osasuntsua lortzeko modu bakarra. Osasun Sailetik eta Osakidetzak lanean jarraituko dugu helburu hori lortzeko