[karrera judiziala bekak] Karrera Judizial eta Fiskalerako eta Idazkari Judizialen Kidegorako oposizioak prestatzeko diru-laguntzak
Herri Administrazioa eta Justizia
Zuzenbideko lizentziadunek erraz izan dezaten beren urratsak Karrera judizialera eta fiskalera eta idazkaritza judizialeko karrerara bideratzea. Hartara, Justizia Administrazioak langile egonkorrak izango ditu, eta lana zorrotzago eta kalitate hobeaz egiteko moduan egongo da.
-
Pertsona fisikoak
informazio zehatza
Betekizunak:
- Pertsona fisikoaren nortasuna
- Zuzenbideko lizentziaduna izatea.
-
Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta bertan izatea, gutxienez, bost urtez azkeneko zazpi urteetan
Udal ziurtagiria, eskatzailearen administrazio-auzotasuna eta bizilekua egiaztatzen duena (azken zazpi urteetatik gutxienez bostetan bertan bizi izatea), bizileku horretan bizi direnak sartuta.
-
Eskatzailea aurkezten den oposizioen azken deialdian eskatzen ziren baldintzak betetzea.
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hau betetzen duzun.
-
Karrera Judizial edo Fiskaleko nahiz Idazkari Judizialen Kidegoko prestatzaile baten zuzendaritza izatea.
Eskatzaileak prestakuntzaren zuzendaritzaren ardura duenaren nortasun-datuak adieraziko ditu eskaeran dagoen erantzukizunezko adierazpenean.
- Lizentziatura gehienez ere orain dela zazpi urte lortutakoa izatea.
-
Eskatzailea mantentzen dutenen egoera ekonomikoari buruzko egiaztagiriak. Horretarako, 2012. urteko Errentaren Gaineko Zerga-aitorpenaren behin-behineko edo behin betiko likidazioaren fotokopia aurkeztu beharko da, edo, bestela, 2012an izandako diru-sarrerak egiaztatzen dituzten agiriak.
Halaber, eskatzaileak edo hura mantentzen dutenek langabezia-prestaziorik, aurre-erretirorik, larrialdi sozialeko diru-sarrerarik, gizarteratzeko laguntzarik edo halako sarrera osagarririk jaso izan badu 2012. urtean, horiek egiaztatzeko agiriak (INEMekoak, Gizarte Segurantzakoak edo dagokien erakunde edo organoenak); berdin dio jasotzailea errenta-aitorpenean sartuta dagoen ala ez.
informazio zehatza
Egoera ekonomikoa, 0-45 puntu bitarteko eskalan baloratuta.
-
Euskararen ezagutza-maila egiaztatzea.
informazio zehatza
Euskara jakitea, 0 - 15 puntu bitarteko eskalan baloratuta.
Oharra: Aurretik parte hartu duten eskatzaileek ez dute agiri hau aurkeztu behar baldin eta aldaketarik egon ez bada.
-
Ez izan eskuratu deialdi honek aipatzen dituen oposaketak prestatzeko aurreko urteetan EAEn deitu diren deialdiren batean emandako beken onuradun dutenak
informazio zehatza
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hau betetzen duzun ala ez.
-
Eskatzailea aurkezten den oposizioen azken deialdian eskatzen ziren baldintzak betetzea.
informazio zehatza
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hau betetzen duzun.
-
Ikasketa-espedientean puntuazioa egiaztatzea.
informazio zehatza
Baldin eskatzaileren batek ez baditu lortzen gutxienez 3,5 puntu ikasketen espedientean, besterik gabe lehiaketatik kanpo geratuko da, beste inongo merezimendurik baloratzen hasi gabe.
Ikasketa-espedientea, 0 – 35 puntu bitarteko eskalan baloratuta.
Oharra: Laguntza lehen aldiz eskatzen dutenek baino ez dute dokumentazio hau aurkeztu behar.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
informazio zehatza
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei
informazio zehatza
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko
Agindu honetan arautzen diren laguntzetarako, hamaika mila (11.000) euro jarriko dira 2012an, eta 2013. urterako, ehun eta hogeita bat mila (121.000) euro konpromiso-kredituaren bidez; dena Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan helburu honetarako jarritako partidatik.
Beka bakoitzak 6.600 euroko laguntza emango du, urtero. Hilero emango du zati bat, 550 euro, hila hasterako.
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkezteaAurkeztu beharreko agiriak
-
Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Aurkeztu beharreko agiriak
-
Laguntza Onartzea
Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, ondorengo inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.
Aurkeztu beharreko agiriak
-
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
Aurkeztu beharreko agiriak
-
Eskaera zuzendu
Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, eskaeran atzera egin duzula pentsatuko da.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatzen dizkizun agiriak, zuzentzeko eskaera jakinarazten baldin bazaizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko agiriak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administraizoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90 eta 91garren artikuluetan)
Aurkeztu beharreko agiriak -
Jakinarazpenetarako datuak aldatzea
Espedientea ireki badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.
Aurkeztu beharreko agiriak -
Epea luzatzea
Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, interesdunak, aukera izango du zuzentze eskakizunean epea gehitzea eskatu.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administraizoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49 garren artikuluan).
Aurkeztu beharreko agiriak -
Uko egin
Ebazpena eman ondoren, uko egiteko aukera dago.
Uko eginez gero, babesten zaituzten eskubideak galtzen dira.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administraizoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90 eta 91garren artikuluetan)
Aurkeztu beharreko agiriak
- Herri Administrazioa eta Justizia / Justizia Sailburuordetza > Justizia Administrazioko Zuzendaritza
- Herri Administrazioa eta Justizia > Justizia Sailburuordetza
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)
Aurkeztu beharreko agiriak