Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Emakumearen aurkako indarkeriaren, familia-indarkeriaren eta sexu-askatasunaren aurkako indarkeriaren delituen biktimei laguntza juridikoa ematea.

2020ko martxoaren 12an, Lan eta Justizia Sailak eta Abokatutzaren Euskal Kontseiluak hitzarmen bat sinatu zuten, berehalako eta doako laguntza juridikoa emateko Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen aurkako indarkeria, familia-indarkeria eta sexu-askatasunaren aurkako indarkeria jasan duten pertsonei.

Hitzarmenaren helburua, honako delitu hauek osa ditzaketen egitateen biktimak izan direla adierazten duten pertsonei laguntza juridikoa emango zaie, eta hitzarmen honen xedea, hain zuzen ere, laguntza juridiko hori emateko baldintzak arautzea da: Emakumearen aurkako indarkeria, Familia-indarkeria, Sexu-askatasunaren aurkako indarkeria.

Nola eskatzen da laguntza juridikoa?

Laguntza hori polizia-bulegoetan, epaitegietan edo gizarte zerbitzuetan eskatu beharko da, eta horiek abokatuen elkargoen etengabeko laguntza-zerbitzuaren bidez bideratuko dute eskaera.

Azken aldaketako data: