Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aurkezpena

Ongi etorri Zure Taldekoak Gara zerbitzura!
Euskadiko haur, nerabe eta emakumeei zuzendutako laguntza-gune batean sartu berri zara.

Zure Taldekoak Gara zerbitzuak 688 671 000 telefono zenbakia du, astelehenetik ostiralera 9: 30etatik 14: 30etara.
Doakoa da eta erabat anonimoa. 
WhatsApp bidez ere jar zaitezke harremanetan, nahiago baduzu.
Bestalde, gurekin harremanetan jartzeko posta elektronikoko kontu bat ere badugu: zuretaldekoakgara@euskadi.eus

Zertarako balio du Zure Taldekoak Gara zerbitzuak?

Zure Taldekoak Gara laguntza gune bat da, zeinak Euskadin kirolean ematen diren sexu-abusu, jazarpen eta sexuan oinarritutako jazarpen egoerak desagerraraztea helburu duen.  

  • Zure kirol-eremuan sexu-abusu eta -jazarpeneko edo sexuan oinarritutako jazarpeneko egoera bati aurre egiten ari zarela sentitzen baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
  • Zuk egoera horiei aurre egin ez arren, zure kirol-eremuan horrelako egoerak gertatzen ari direla identifikatu baduzu, jarri gurekin harremanetan.
  • Kirol-teknikaria bazara eta kirolaren esparruan emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatu nahi baduzu edota neska eta emakumeen aurkako indarkeria matxistari aurrea hartu edo aurre egin nahi badiozu, jarri gurekin harremanetan.