Zibersegurtasunaren Euskal Agentziaren Administrazio Kontseilua
- Goragoko erakundeak: Euskal Zibersegurtasunaren Agentzia (Cyberzaintza)
LABURPENA
Objektua
Administrazio Kontseilua Agentziaren kide anitzeko gobernu-organo gorena da, eta hamasei kide hauez osatuta egongo da:
- Lehendakaria. Kargu hori segurtasunaren arloan eskumena duen sailburuak beteko du eta kalitateko botoa izango du.
- Lehendakariordea. Kargu hori ekonomia-garapenaren arloan eskumena duen sailburuak beteko du.
- Segurtasunaren, gobernantza publikoaren eta ekonomia-garapenaren arloan eskumena duten sailetako kide bana. Kide horiek sail horietako sailburuorde kargua izan beharko dute.
- Foru-aldundi bakoitzeko kide bat. Aldundi bakoitzean, legez horretarako eskumena duen organoak izendatuko du, askatasunez.
- Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetako hiriburuetako udal bakoitzeko kide bat. Udal bakoitzean, legez horretarako eskumena duen organoak izendatuko du, askatasunez.
- Kide bat, Eudel Euskadiko Udalen Elkartearen ordezkari gisa, elkarteak berak izendatuta.
- Kide bat, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteko (EJIE) gerentziaren titularra dena.
- Kide bat, Agentziaren zuzendari nagusia dena.
- Kide bat, Eusko Jaurlaritzan informazioaren eta komunikazioaren teknologien arloko eskumena duen zuzendaria dena.
- Idazkari bat. Hitza izango du, baina botorik ez, eta Agentziaren Administrazio Kontseiluak izendatuko du.
LEGE-ESPARRUA
ARLOAK / EGINKIZUNAK
Hauek dira Administrazio Kontseiluari dagozkion eginkizunak:
- Agentziaren jardueren plan orokorrak onartzea.
- Agentziaren urteko aurrekontuaren aurreproiektua onartzea.
- Agentziaren jardueren urteko memoria onartzea.
- Aplikatzekoak diren legezko baldintzen arabera, Agentziaren plantillen eta langileen ordainsari-araubidearen proposamena egitea. Proposamen hori, betiere, Eusko Jaurlaritzak onartu beharko du.
- Agentziaren estatutuak eta haren antolaketari eta funtzionamenduari buruzko gainerako arauak onartzeko eta aldatzeko proposamena egitea, Eusko Jaurlaritzari helarazteko.
- Eusko Jaurlaritzaren onespena eskatzen duten beste erabaki-proposamen batzuk hari helarazteko proposatzea.
- Agentziaren jardunaren jarraipena, gainbegiratzea eta ebaluazioa egitea, eta, bereziki, Agentziako Zuzendaritzaren kudeaketa kontrolatzea eta zuzendaritzari dagozkion erantzukizunak eskatzea.
- Beste entitate edo pertsonifikazio juridiko batzuetan parte hartzeko baimena ematea, aplikatu beharreko araudia betez, kasuan kasu Euskal Zibersegurtasun Agentziari dagozkion eskubideak haietan egikaritzeko.
- Bidezko diren hitzarmen, akordio, protokolo edo ekintzak onartzea.
- Agentziaren jardueraren berri ematea Eusko Jaurlaritzari, aldian-aldian.
- Legeek edo Agentziaren estatutuek ematen dizkioten gainerako eginkizunak betetzea, bai eta, Agentziarenak izan arren, Agentziaren beste organo bati esleitu ez zaizkion gainerakoak ere.
LOTUTAKO ERAKUNDEAK
Goragoko erakundeak
Lotutako erakundeak
Besteak

Laburpena
Lege-esparrua
Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak