Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Zintzomintzo

Zintzomintzo

Atal honetan nerabe-taldeekin lantzeko RETOMEMOS materialak aurkituko dituzue, hiru gai garrantzitsuren inguruan: arlo afektibo-sexuala, partaidetza eta elkarbizitza.

3 gaietako bakoitzak 10 istorio bizidun labur eskaintzen ditu, eta horietan 5 nerabe protagonistei (estereotipoak) gertatzen zaizkien zenbait egoera azaltzen dira.

Gai bakoitzak 2 jarduera praktiko jasotzen ditu, istorio bizidunekin lotuta, hezitzaileari elkarrizketa eta gogoeta bideratzen laguntzeko.

Lan-dinamika hasteko, mahaigaineratu nahi dugun istorioa taldean ikusi behar da, eta gero talde eztabaidarekin edo talde-lanarekin jarraitu.

Azken aldaketako data: 2013/02/11