Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Aldaketak ingurumeneko inskripzio eta erregistroetan

Deskribapena

Prozedura horien bidez, interesdunak, bere kabuz edo ordezkari baten bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari jakinarazten dio izena edo sozietatearen izena aldatzea, jarduera etetea, instalazioa ixtea eta baimena, lizentzia edo komunikazioa behar duten jarduerak edo instalazioak garatzeko ingurumeneko esku-hartzearen tituluak, artxiboak eta administrazio-erregistroak eguneratu daitezen.

[C-CRS] Sozietatearen izena aldatzea

Sozietatearen izena aldatzea IFK aldatu gabe

Aldatzen den gauza bakarra erakundearen izena da (izen soziala), ez dago titulartasuna edo forma juridikoa aldatzerik.

Adibideak:

  • "Tecnologías Uribe, S.L." "Innovatech Solutions, S.L." izena hartzen du.

Ondorioak:

  • NIMA mantentzen da. Datuak INGURUNETen eguneratuko dira, eta dagoen NIMA izen berriarekin lotuko da.

Izen soziala aldatzea eta IFK aldatzea

Horrek forma juridikoa aldatzea dakar, erakunde berri bat sortzen da Ogasunari begira, jardueraren titular berri bat dago.

Hori ez da datuak eguneratze hutsa, enpresa berriak aurrekoaren ingurumen-betebehar guztiak bere gain hartzen dituen prozedura baizik. Administrazioak eskaera ebaluatuko du, eta, dena zuzena bada, ebazpen bat emango du jarduera titular berriarekin lotzeko.

Adibideak:

  • Ondasun-erkidego bat sozietate mugatu bihurtzen da.
  • Sozietate kolektibo bat sozietate anonimo bihurtzen da.
  • Enpresa bat beste batekin xurgatuz bat egitea.
  • Enpresa baten zatiketa/segregazioa.

Ondorioak:

  • BAI, NIMA-RI ERAGITEN DIO. IFK aldatzean, jardueraren titular berri bat dagoela ulertzen da. Aurreko NIMAk, IFK zaharrari lotuta, balio izateari uzten dio.

[C-CES] Jarduera amaitzea edo etetea

GUZTIA hautatuz gero, erakundeko zentro guztiei eragingo die.

[C-TTH] Gaikuntza-tituluak eskualdatzea

Prozedura honen bidez, baimena, lizentzia edo komunikazioa behar duten jarduerak edo instalazioak garatzeko ingurumen-arloko esku-hartzearen tituluak zentro batetik bestera (NIMA batetik beste NIMA batera) eskualdatzea eskatzen da.

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

ingurumena@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • [C-CRS] Sozietatearen izena aldatzea: 1109601
  • [C-CES] Jarduera amaitzea edo etetea: 1109603
  • [C-REA] Jarduera berraktibatzea: 1109604
  • [C-TTH] Gaikuntza-tituluak eskualdatzea: 1109602

Administrazioari komunikazio-egintza

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk

Ebazpena eta errekurtsoak