Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

2024 Natura-ondarea babesteari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten elkarte, erakunde pribatu, boluntariotza-erakunde eta fundazioentzako dirulaguntzak

[kontserbazio_ezagutza]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoan, 2024ko urtarrilaren 1etik 2025eko ekainaren 30era bitartean egindako natura-ondarea hobeto ezagutzeko eta kontserbatzeko ikerketa aplikatuko azterketa eta lanak.

Proiektuek jorratutako gaiak:

a) Natura 2000 Sarea. Natura 2000 Sareko espazioak (KBE eta HBBE) izendatzeko dekretuetan zein bertako kontserbazio neurriak onartzeko dekretuetan adierazitako azterketak eta lanak. Eskaeran zehaztu beharko da zer kontserbazio-neurriri erantzuten dion proposamenak.

b) Natura 2000 Sarearen eta Naturagune Babestuen barruan eta kanpoan Batasunaren intereseko edo eskualdearen intereseko habitat naturalei eta erdinaturalei buruzko azterketak eta lanak, habitaten kontserbazio-egoera hobetzen edo klima-aldaketarekiko kalteberatasuna aztertzen laguntzen dutenak, lehentasuna emanez kontserbazio-egoera txarra edo ezezaguna dutenei eta EBn edo Espainian onartutako metodologiak aplikatuz.

c) Mehatxatutako basaflora eta basafaunako espezieei buruzko azterketak eta lanak, bai EB mailan, bai maila autonomikoan, erreferentziatzat hartuta Hegazti basatiak kontserbatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 30eko 2009/147/EE Zuzentarauaren I. eta II. eranskinak, Habitat naturalak eta basafauna eta basaflora kontserbatzeari eta Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendako EP eta VU kategoriei buruzko Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauaren II. eta IV. eranskinak, eta lehentasuna emanez kontserbazio-egoera txarra edo ezezaguna dutenei.

c.1.– Gutxi aztertu diren edo informazio zaharkitua duten taxonen gaineko datu primarioak (banaketa) lortzeko azterketak. Lortutako informazioa normalizatutako formatuetan eman beharko da.

c.2.– c) apartatu honetako katalogo eta zerrendetan, basaflora eta basafauna espezieek klima-aldaketaren aurrean duten kontserbazio- edo kalteberatasun-egoerari buruzko azterketak, eta EBk edo Espainiak onartutako ebaluazio-metodologiak aplikatuta.

d) Natura-ondarearen beste elementu batzuk.

d.1.– Lurralde osoan konektagarritasun ekologikoa hobetzeko elementuei buruzko azterketak eta lanak: natura-ondarearen eta paisaiaren elementuak, ibai-tarteak, habitaten zatiketa, espezieen populazio-dinamika eta leheneratze ekologikoa.

d.2.– Hezeguneei eta beste ekosistema urtar batzuei buruzko azterketak eta lanak: ekosistema urtarrak kudeatzeko oinarriak, Natura 2000 Sareari eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko urriaren 23ko 2000/60/EE Zuzentarauari lotutako kontserbazio-irizpideei jarraikiz. Zuzentarau horrek uren politikaren eremuan jarduteko esparru komunitario bat ezartzen du.

d.3.– Espezie exotiko inbaditzaileen datu primarioak (banaketa) lortzeko azterketak. Lortutako informazioa normalizatutako formatuetan eman beharko da.

d.4.– Flora exotiko inbaditzaileko espezieak kontrolatzeko metodoen proposamenak.

d.5.– Ekosistemen funtzionamendua, basaflorako eta basafaunako espezieen ekologia eta prozesu geologikoak ulertzea eta ezagutaraztea erraztuko duten ikerketa-proiektuak, ereduak sortzeari eta joerak nahiz adierazleak aztertzeari buruzkoak.

d.6.– Ekosistemak, habitatak edo interes geologikoko lekuak lehengoratzeko jarraibideak eta irizpideak zehazteko azterketak.

Aurrekontuko zuzkidura

180.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa onartutako aurrekontuaren % 80 izango da, eta proiektu bakoitzerako, ezingo du gainditu 20.000 euroko kopurua.

Aurrekontu-zuzkidura honela banakatuko da:

  • Laurogeita hamar mila (90.000) euro 2024ko ekitaldirako.
  • Laurogeita hamar mila (90.000) euro 2025eko ekitaldirako.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntzak igorpen bidez ordainduko dira, eta honela gauzatuko da: 2025ean egingo da, onuradunak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzako Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzari diruz lagundutako jarduerak benetan egin direla eta zenbat balio izan duten egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ondoren. Sortutako dokumentazioa ere aurkeztuko dio.

Nori dago zuzenduta


Natura-ondarea babesteari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten pertsonak, elkarteak, fundazioak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta enpresak

Izaera pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko, baldin eta pertsona horrek natura edo natura-ondarea babesten edo aztertzen badu, edo helburu horri lotutako esperientzietan ibilbide egiaztagarria badu, irabazi-asmoekin edo irabazi-asmorik gabe, eta haien ekintza-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa bada.

Betekizunak

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzea, aurrekontua barne
  • Jarduketen baimena egiaztatzea, baimena behar denean
  • Elkarteek edo bestelako erakundeek natura-ondarea babestearekin edo aztertzearekin lotutako esperientzietan izandako ibilbidea egiaztatzea
  • Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren (BEZa) araubidea egiaztatzea

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzea (enpresa eta fundazioen kasuan)

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez, bateragarriak diren kasuetan.

  • Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Aurreko ekitaldiko urteko kontuak eta beste dokumentu batzuk dagokion erregistroan aurkeztu direla egiaztatzea (onura publikoko elkarteen eta fundazioen kasuan)

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1016208

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, araudia EHAAn argitaratzen denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ekonomia eta Ogasun Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk