Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Ingurumenari buruzko informazioa bidaltzeko jarraibideak

  • Bidalitako fitxategiak ez dute segurtasun-murrizketarik eduki behar, geroago aldaketarik egitea egagozten dutenak (diruz lagundutako lanetan izan ezik, egilleak lanen jabeak dira eta)
  • Aurkeztutako fitxategiak izendatzeko, irizpide hauei jarraituko zaie:
    • Letra xeheez eman.
    • Azenturik gabe.
    • Zuriunerik gabe (horien ordez, erabili “_”gidoi baxuak).
    • Ez erabili hauen moduko karaktere bitxirik: @, #,’, >,ç
    • Ez erabili “ñ” letra.

 

Kartografia

Kartografia shape formatuan eta ETRS89 proiekzioan egon behar da. Kartografia-geruza bakoitzeko fitxa bat bete behar da: Informazio kartografikoari buruzko metadatuak (PDF, 119 KB)

 

Datu multzoak

Datu-multzoa datu bilduma da, non datuak erlazionatuta eta nolabaiteko egitura batean antolatuta daude (kalkulu-orria, datu-baseko taula, eta abar) eta, horri esker, kalkuluak eta analisi aurreratuak egin daitezke.

Datu-multzo publikoak (isilekotasunari, segurtasunari edo jabetzari loturiko mugarik ez dutenak) berrerabil daitezke -bakarrik edo beste datu batzuekin nahastuta- herritarren intereseko zerbitzuak sortzeko, hau da, datu irekiak izan behar dira.

Datu irekiak honako printzipio hauek dituzte ardatz:

  • Lehen mailako datuak.  Lehenengo iturritik lortu behar dira, ahalik eta xehetasun handienez, ez elkartuta ezta eraldatuta ere.
  • Erraz iristeko modukoak. Ahalik eta erabiltzaile gehienen eskura izateko eta ahalik eta helburu gehien lortzeko.
  • Osoak. Gaiaren osoa islatu behar dute eta ahalik eta gehien zehaztuta, emandako informazioa nahikoa eta sendoa izan dadin, baliogabeko daturik gabe.
  • Makinek prozesatu ahal izateak. Automatikoki prozesatzeko formatuetan izan behar dira.
  • Ez jabedunak. Formatuak ezin dute izan erakunde baten erabateko kontrolpean (txt, csv etab.)
  • Jabetza-lizentzia irekiekin.
  • Ez diskriminatuak: edozein pertsonaren eskura, erregistro edo autentifikikaziorik gabe.
  • Bidezkoak eta eguneratuak.

 

Dokumentuen erreferentziak - Bibliografia

Hauek dira gutxienez sartu beharreko metadatuak:

  • Izenburua
  • Zein urtetan egin den
  • Jabea
  • Egilea
  • Sartzeko modua (hiru aukeretako bat):
    • Fitxategiaren izena (dokumentua formatu elektronikoan ere aurkezten bada).
    • Interneteko zer helbidetik deskarga daitekeen (url).
    • Zer erakundetan kontsultatu daitekeen (erakundearen izena).

 

Dokumentuak

Jatorrizkoak aurkeztea

  • Lana euskarri elektronikoan eta paperean aurkeztu behar da. Taulek, grafikoek, argazkiek eta bestelako elementuek beren tokian egon behar dute, lanaren egitura ongi ulertzeko moduan.
  • Jatorrizko lana osorik aurkeztu behar da (aurkibidea, testuak, taulak, irudiak, separatak eta abar) eta orrialdeak modu korrelatiboan zenbatu behar dira.
  • Aurkeztutako dokumentazioarekin batera, aurkibide bat entregatuko da (euskaraz eta gaztelaniaz); datu hauek jaso behar ditu:
    • Izenburu osoa
    • Edukiaren deskribapen laburra
    • Zenbait formatutan aurkeztu diren fitxategien izena eta tamaina.

Material grafikoa

  • Irudiak, argazkiak eta abar behar bezala txertatu behar dira testuan. Modu egokian identifikatu beharko dira, fitxategiari edukiaren berri ematen duen izena jarriz.

Jatorrizkoen egitura

  • Jatorrizkoa osorik aurkeztu behar da, azala, aurkibidea, atariaurreak, kapituluen banaketa, gehigarriak, eranskinak, mapak eta abar barne.
  • Testua modu ulergarrian antolatu behar da. Tituluak, koskak eta testua hierarkizatzeko bestelako tresnek ulergarriak eta testuaren edukiarekin koherenteak izan behar dute.

Ortotipografia

Jatorrizkoak idatzi eta prestatzerakoan, kontuan hartu beharko dira ohiko arau ortotipografikoak:

  • Letra etzana eta lodia behar bezala erabiltzea.
  • Kakotxak modu egokian erabili behar dira, eta zitak, oharrak eta erreferentzia bibliografikoak behar bezala eman.
  • Jatorrizkoek zuzenak izan behar dute ortotipografiaren aldetik. Arreta berezia jarri behar zaie tildeei, puntuazioari, letra larrien erabilerari eta abarri.

 

Fitxategien formatua

Testuak eta taulak

 Word 97an edo bertsio berriagoan edo dagokion formatu irekian.

Grafikoak

Excel 97an edo bertsio berriagoan, eta Word dokumentuari lotuta edo dagokion formatu irekian.

Irudiak

Gomendatutako formatuak: tiff, jpg, png. Irudiaren tamainak erreproduzitu nahi denarekin bat etorri behar du (zalantzarik izanez gero, ahal denik eta handiena), eta bereizmenak 300 ppp izan behar du.

Bideoak

Gomendatutako formatua: mp4.

Kartografia

Lehentasunez, shape, gml, kml, geotiff edo edozein formatu ireki erabili behar dira.

Mapak pdf formatuan ere bidali behar dira ikusi ahal izateko.

     

    Erabiltzeko murrizketak dituen informazioa

    Ingurumenaren gaineko informazioa emateko betebeharretik salbuetsita egoteko arrazoiak adierazten direnean[1], bi bertsio aurkeztu beharko dira:

    • bertsio osoa, salbuetsita gera daitezkeen zatiak ere sartuta.
    • bertsio laburtua, salbuetsita gera daitezkeen zatiak kenduta. Bertsio hori izango da jendaurrean jarriko dena.


    [1] 27/2006 Legeko 13. artikuluan xedatutakoarekin bat.

     

     

    Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sisteman sartzeko informazioa

    Nola bidali informazioa Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sisteman sartzeko

    Azken aldaketako data: