Deskribapena


Aurrekontuko zuzkidura

178.795 euros

Prestazio ekonomikoa

Nori dago zuzenduta


Kooperatiba-sozietatea

Eskakizunak:

  • Nekazaritzako kooperatiba moduan eratuta egotea

  • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Federazio, konfederezaio edo elkarte-batasuna

Lan-sozietatea

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

  • Ekonomia-jardueren epigrafe honetan inskribatuta egotea:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko gainerako entitateak

Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan daitezke irabazi-asmorik gabeko elkarte eta gainerako erakundeak, baldin eta haien jarduera ekonomiko nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen bada eta horien helburuen artean badago emakumeen ekintzailetza sustatzea eta emakumeen talentua sartzea enpresetako eta erakundeetako zuzendaritza-organoetan, baldin eta irabazi-asmorik ez badute eta Administrazio Publikoarekiko independenteak badira, eta, betiere, jarduera ekonomiko hori argitaratzen den egunean legez eratuta eta inskribatuta badaude beren lurraldeko erregistroan behar bezala legeztatuta, eta erakundearen xede sozialean edo estatutuetan deskribatutako xedeak barne hartuta, gutxienez deialdia argitaratu baino bi urte lehenagotik eratuta badaude.

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko gainerako entitateak legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua > Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1011810

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Erakunderen batek eskabidea aurrez aurre aurkeztu nahi izango balu, bide elektronikoz aurkeztu beharra dagoela adieraziko zaio. Ondorio horietarako, eskabidea bide hori erabiliz aurkezten den eguna hartuko da aurkezpen-datatzat.

1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.


2. Bitarteko elektronikoen bidez soilik aurkeztu beharko dira eskabideak, eskabide-ereduaren arabera, osorik eta behar bezala beteta, eta hurrengo oinarrian eskatutako agiriak erantsi beharko zaizkio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatu bezala. Eskabide-eredua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuratu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/servicios/10118010.

3- Nahitaezko dokumentazioa.

1.- Agindu honetan araututako laguntzak eskuratzeko eskabidearekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Aurreikusitako jarduerak bultzatzeko arrazoien eta helburuen memoria zehatza. Memoria horrek honako hauek jaso behar ditu, nahitaez:

– Erabili beharreko giza baliabideak eta baliabide materialak.

– Aurkeztutako proiektuko partiden aurrekontu banakatua eta zehatza, aurreikusitako diru-sarreren zerrenda eta gastuak finantzatzeko plana adierazita.

– Diruz lagundu daitekeen jardueraren garapen-egutegi deskribatzailea.

b) Alderdi hauek egiaztatuko dituen erantzukizunpeko adierazpena:

- Administrazio publikoetatik edo entitate pribatuetatik, xede edo helburu bererako eskatu edota jaso dituen laguntzak aitortu ditu.

- Ez du zigorrik jaso, ez penalik ez administratiborik, laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzea galarazten dionik.

- Ez du dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko ezgaitzen duen legezko debekurik, sexu-diskriminaziogatiko debekuak berariaz aipatuta.

- Enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa hartzen du, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

- Erakunde eskatzaileak konpromisoa hartzen du Agindu honetan ezarritako dirulaguntzaren xede den jarduerarako gainfinantzaziorik ez izateko.

- Agindu honen xede den laguntza eman baino hiru urte lehenago minimis araubidearen pean, eskatu edota jaso dituen laguntzak aitortu ditu.

- Erakunde eskatzaileak indarrean dauka berdintasun-plana, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta egonez gero. Baldintza hori ofizioz egiaztatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmenen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan kontsultatuta. Era berean, 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitu eta eragozteko neurriak ditu, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera.

- Krisian dagoen enpresatzat ez hartzea, krisian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Europar Batasuneko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01 EBAO).- Desgaitasuna duten pertsonentzako lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota bete izana, edo, bestela, kuota hori betetzeko neurri alternatiboak martxan jarri izana.

- Bete egiten ditu indarrean dauden legeetan ezarritako betebeharrak.

- Egiazkoak eta osoak dira eskabideko datuak eta aurkeztutako dokumentuak, eta bere gain hartzen du haien egiazkotasunari buruzko erantzukizuna.

4-Eskabideko akatsak zuzentzea.

Dirulaguntza-eskabideak ez badaude osorik beteta edo ez badira nahitaezko dokumentazioarekin batera aurkezten, eskatzaileari eskatuko zaio akatsa konpon dezala edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala hamar eguneko epean, eta jakinaraziko zaio ezen, hori egin ezean, ulertuko dela eskaeran atzera egin duela. Administrazioa behartuta egongo da eskabide horri buruzko ebazpen espresua ematen eta jakinarazten, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21.1 eta 68.1 artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Diru-laguntza onartzea


Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, kanal elektronikoa eta aurrez aurrekoa erabiliz onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Justifikazioa zuzentzea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk