G multzoa: Irakurketa

[Euskalgintza G multzoa]

Deskribapena


Xedea

G multzoa: Euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea helburu duten egitasmoak: irakurketa- eta idazketa-trebetasunak garatze aldera buruturiko jardunak, sariak, lehiaketak, idazleen eta irakurleen arteko topaketak eta literatura-gidak.

 

Aurrekontuko zuzkidura

50.000,00 euro

Prestazio ekonomikoa

Defizitarioak diren egitasmoei bakarrik eman ahal izango zaie dirulaguntza, hots, aurreikusitako gastuak, eskatzaileak ezinbestean jarri beharreko finantzaketa propioarekin zein bestelako dirulaguntza publikoekin berdindu ezin dituzten egitasmoei. Ondorioz, defizitarioak ez diren egitasmoak kanpoan utziko dira.

Egitasmo bakoitzari esleitutako dirulaguntza, gehienez ere, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari eskatutakoa bestekoa izango da. Edozein kasutan, gehienez ere, 30.000 eurokoa izango da eta, gutxienez, 2.000 eurokoa. Gutxieneko kopuru horretatik beherakorik ez da esleituko. Ondorioz, egoera horretan aurkitzen den egitasmoa ez da diruz lagunduko. Dena den, 75 puntutik gora lortzen dituzten egitasmoek, dagokien dirulaguntza jasoko dute, nahiz eta hori 2.000 euro baino txikiagoa izan. Nolanahi ere, agindu honen 15.1 artikuluaren a) atalean zehaztutako irizpidean 28 puntu lortzen ez duen egitasmoak ez du, inondik inora, 20.000 eurotik gorako dirulaguntzarik jaso ahal izango.

Dirulaguntza bateragarria da edozein erakunde publikok zein pribatuk xede berberaz eman ditzakeenekin, betiere gainfinantzaketarik ez bada. Agindu honen epe-barrutia amaitu eta 22. artikuluan finkatutako justifikazioari ekin eta gero gainfinantzaketarik gertatu dela ikusten bada, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, betiere 20. artikuluan zehaztutako bideari jarraituz. Murrizketa hori gainfinantzaketa adinakoa izango da.

Salbuespen moduan, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak deitutako bestelako dirulaguntzekin ez da bateragarria izango.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzen ordainketa bi zatitan egingo da:

a) Lehenengo ordainketan dirulaguntza osoaren % 65 ordainduko da, onarpena jasotzen den egunean hasi eta 2 hilabeteko epean.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako % 35a ordainduko da, dirulaguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren, hilabeteko epean.

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Zerga-betebeharrak egunean izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Legez eratuta dagoela egiaztatzeko | Erakundeek legez eratuta daudela egiaztatu behar dute

  • Entitateak bere izaera juridikoaren arabera dagokion erregistroan inskribatuta egon behar du | Entitateek dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatu behar dute

Enpresaburu indibiduala edo autonomoa

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Zerga-betebeharrak egunean izatea.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren identitatea

Betekizunak

  • Eskatzailea den entitate pribatuaren kapitala ez izatea gehiena publikoa eta gainera fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendaritza-partaidetza ez izatea nagusiki publikoa.
  • Ez izatea dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio-zehapen edo zehapen penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere.
  • Ez izatea inolako zigorrik sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren, martxoaren 16ko 1/2023 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna Lortzeko eta Emakumeen Kontrako Indarkeria Matxistarik gabe Bizitzekoak, xedatutakoaren arabera.
  • Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoa/Office Public de la Langue Basquek hizkuntza normalkuntzarako sinatutako hitzarmen markoaren baitan 2024ko dirulaguntzen deialdian onuraduna ez izatea.
  • Burutu nahi den egitasmoa egin ahal izateko jabetza intelektualari loturiko elementuen ustiapen-eskubideen jabea izatea.
  • Eskabidearekin batera egindako ardurapeko adierazpen baten bitartez, honako betebehar hauek egiaztatuko dira:

  • Ez egotea zigortuta epai irmo baten bidez dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukerarik gabe utzita, edo prebarikazioagatik, funtzionario-eroskeriagatik, ondasun publikoak bidegabe eralgitzeagatik, influentzia trafikoagatik, iruzur egiteagatik eta legearen aurkako ordainarazpenengatik edo hirigintza-delituengatik epai irmo baten bidez zigortuta.
  • Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaria egin ez izana, ez egotea edozein prozeduratan kaudimengabetzat jota, ez egotea hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta, ez egotea epailearen esku-hartzearen mende, edo uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen arabera desgaituta ez egotea
  • Administrazioarekin egindako edozein kontratu ebazpen irmoz suntsiarazteko arrazoirik sortu ez izana eta ez egotea haien errudun deklaratua.
  • Egoera hauetako batean ez egotea: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean ezta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako egoeraren batean ere, edo ez egotea Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.
  • Ez izatea egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurralde batean.
  • Egunean izatea organo emaileari berreskuratu behar izateagatik sortutako obligazioen ordainketak, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzko 2023ko otsailaren 13ko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren Aginduan ezarritakoaren arabera.
  • Edozein legeren arabera ebazpen irmo bidez dirulaguntzak jasotzeko aukera galtzeko zehapenik jaso ez izana. Zehazki, sexuan oinarritutako diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zigor administratibo edo penala jaso ez izana, zehapenean ezarritako epea oraindik gainditu ez bada.
  • 50 langiletik gorako enpresen kasuan ezarrita izatea sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak, estatu-legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan.
  • Ordezkatutako elkartea Elkartzeko Eskubidea Arautzeko martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuren bati lotutako auzietan sartuta ez egotea.
  • Ez egotea legez kontrako egintza penalen zentzuzko zantzuak aurkitzeagatik elkarte ordezkatuaren inskripzio-prozedura administratiboa etenda, Elkartzeko Eskubidea Arautzeko martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, harik eta ebazpen judizial irmoa ematen den eta dagokion erregistroan inskribatzeko aukera ematen zaion arte (elkarteentzat da; Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.4 artikulua).
  • Ez egotea transen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan jasotako kasuetako batean.
  • Ez egotea zehatuta Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu gabe.
  • Jadanik betetzea desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota, edo abian jarrita izatea hori betetzeko neurri alternatiboak.
  • Fundazioen kasuan, estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legean xedatutakora egokitzea eta egokitzapen hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan gordailututa egotea (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 1. xedapen iragankorra).
  • Enpresaren deslokalizazio-deklaraziorik jaso ez izana Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 51. artikuluan ezarritako ondorioekin.
  • Eskatutako laguntza jarduera berberetarako jada onartuta edo ordainduta dauden beste dirulaguntza batzuekin bateragarria izan arren, gainfinantzaketa ez gertatzea. Etorkizunean xede berbererako jasotzen diren bestelako laguntzen berri emateko betebeharra dago laguntza likidatu arteko aldian.
  • Indarrean dagoen legediak ezarritako baldintzak betetzea.
  • Hemen jasotako datu guztiak egiazkoak direla eta osorik daudela ziurtatzea, baita aurkeztako dokumentazioa ere, eta bere gain hartzea dagokion erantzukizuna (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.7 artikulua).
  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Laguntza-mota honetan kanpoan utziko diren egitasmoak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Euskara Sustatzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1000048

Eskabidea eta dokumentazioa eranstea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Honako esteka honen bidez sartu eskabide-inprimakira.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabetekoa, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortu dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu behar duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ekonomia eta Ogasun Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Estatuko ordainketen kasuetan aukeratu inprimaki hau.

    HIRUGARRENAREN ALTA.pdf (pdf , 209.41 KB)

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko ordainketen kasuan.

Beste tramite batzuk