Musika jarduera profesionaletarako dirulaguntzak . Sektore-garapena. (2026)

[Sektore-garapena]

Deskribapena


Xedea

Oinarri hauek 2026ko ekitaldiko musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen dute.

Diruz lagunduko diren proiektuen garapenerako, onartutako gasturako eta justifikaziorako epea 2026ko urtarrilaren 1etik 2027ko azaroaren 10era izango da.

Aurrekontuko zuzkidura

155.000

Prestazio ekonomikoa

*** Administrazio publikoek egindako ekarpen ekonomikoen guztizkoak ezingo du gainditu aurkeztutako proiektuaren kostuaren % 80.
*** Modalitate honetan, eskabide bakar batek jaso ahal izango du dirulaguntza onuradun bakoitzeko, eta proiektu bakoitzari eman beharreko dirulaguntzen gehieneko muga honako hauek izango dira:
a) Musika-enpresen eremutik datozen proiektuak. 15.000 euro.
b) Ekimen unitarioen eremutik datozen proiektuak: 9.000 euro.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzak honela ordainduko dira:

  • Lehenengo, emandako dirulaguntzaren % 50 ordainduko da, 14.a) artikuluan ezarritako epea igaro eta dirulaguntzari uko egin ez bazaio.
  • Gainerako % 50a 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera, hurrengo apartatuetan ezarritako epean eta baldintzen arabera.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Sozietate-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea edo, bestela, aurkezten den proiektuaren helburua Euskal Herriko artistak edo musikarien lanak ekoiztea edo zabaltzea izatea.
  • Sozietatearen xedeak zerikusia izatea musika-jardueren garapenarekin
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria.
  • Deialdi honetan parte hartzeko entitatearen gobernu organoaren akordioa.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Modailitate honetrako sarbide-irizpidea

  • Eskabidearekin batera, eskaeraren xede den PROIEKTUARI BURUZKO DOKUMENTAZIOA aurkeztea, zehazki:

  • Musika-ekoizpeneko jardueretarako -21.1. artikulua-, 2021ean, gutxienez, 4 euskal artista edo talderi enpresa-euskarria eman izana, musika-proiektu bereiziekin. Beste jarduera batzuetarako ? 21.1.b artikulua ?, 2017tik, antzeko ezaugarriak dituzten gutxienez 2 proiektu garatu izana.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorrak bere 13. artikuluan jasotako baldintzak bete beharko dituzte.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0247343

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteak.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Aurrez aurreko kanala erabiliz alta emateko edo datuak aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.

Hirugarrenen alta edo datu aldaketa
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte justifikazioak aurrez aurre aurkeztu.

Laguntzen azken justifikazioa jarduerak gauzatzeko epea amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan egin beharko da, eta betiere 2027ko azaroaren 10a baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk