Ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko dirulaguntzak: animaziozko film luzeak (2026)

[Ikus-entzunezkoa - Animaziozko film luzeak]

Deskribapena


Xedea

2026. urtean, ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko dirulaguntzak

Zinemarako diren animaziozko film luzeen produkzioa

Laguntza-modalitate honetan edozein hizkuntzatan dauden eta zinemarako diren animaziozko film luzeak egitea sustatuko da.

Ondorio hauetarako zinemarako film luzea da: ikus-entzunezko obra, hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duena eta zinema-aretoetan merkatal ustiapenerako dena.

Aurrekontuko zuzkidura

1.500.000

Prestazio ekonomikoa

Guztira, miloi bat eta bostehun mila (1.500.000,00) euro bideratu dira laguntza-azpimodalitate honetara. Euskaraz eta beste hizkuntza batzuetan filmatutako proiektuen arteko aurrekontu-banaketa bermatuko da, eta gutxienez zortziehun mila (800.000) euro gordeko dira jatorriz euskaraz filmatu eta dirulaguntza lortzeko nahikoa puntuazio lortu duten proiektuetarako.

Jatorrizko hizkuntza euskara duten proiektuetarako bermatutako aurrekontu-zuzkidura agortzen ez bada, dirulaguntza lortzeko puntuazio nahikoa duten proiekturik ez dagoelako, gainerako kredituak, lehenik eta behin, luzemetraien beste azpimodalitate batzuetako euskarazko produkziorako zuzkidura handituko du, eta, ondoren, aspimodalitate honetako beste hizkuntza batzuetarako zuzkidura. Erabaki hau, Balorazio Batzordearen eskuetan egongo da.

Nolanahi ere, animaziozko film luzeen produkziorako eman daitekeen laguntzaren zenbatekoa ez da hiruehun eta berrogeitamar mila (350.000,00) eurotik gorakoa izango, jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan izan ezik. Kasu horretan, zenbateko hori seiehun mila (600.000,00) euro artekoa izan daiteke.

1.- Laguntza banaka eskatzen duten pertsonen edo erakundeen kasuan, emandako gehieneko laguntzak muga hauek izango ditu: Ez du gaindituko produkzioaren aurrekontu osoaren % 20. Muga hori % 30ekoa izango da jatorrizko hizkuntza euskara duten film luzeen kasuan

Enpresa eskatzaileak edo koprodukzio-enpresa independenteetako edozeinek formalizatutako kontratuetan, aurrekontratuetan edo konpromiso-gutunetan, ustiapen-eskubideak edo merchandising-eskubideak aurretiaz eskuratzeko kontratuetan, ekarpen ekonomikoa argi eta garbi jaso beharko da.

Pizgarri fiskalen kasuan, ekoizlearen edo AIEren, alderdi inbertitzailearen eta AIEren eta inbertsio pribatuen kudeaketan espezializatutako bulego edo enpresa baten arteko kontratua edo aurrekontratua aurkeztu beharko da, proiektuan inbertitzeko konpromisoarekin alde guztiek sinatuta, eta inbertitu beharreko zenbatekoaren konpromisoa berariaz adierazita.

Halaber, pertsona fisiko edo juridikoen ordainsarien kapitalizazioen zenbatekoak jasotzen dituzten konpromisoak onartuko dira, baldin eta enpresa ekoizleek kontratu bat formalizatu badute, aurrekontu osoaren % 15eko gehieneko mugarekin.

2.- Koprodukzioei dagokienez, eskatzaileak ikus-entzunezko produkzioaren %20ko titulartasuna izan beharko du gutxienez.

Eskatzailearen titularitate-kuotan aldaketarik egonez gero, horren berri eman beharko zaio organo kudeatzaileari, erabakiaren egunetik hamabost eguneko epean.

Ekoizpena koprodukzioa denean onuradun izan daitekeen enpresa batek baino gehiagok parte hartuz gero, 4. artikuluaren arabera, euretako bakoitzaren parte-hartzeen batuketa egingo da.

Koproduzitutako proiektu horietan, emandako gehieneko laguntzak ez du produkzioaren aurrekontuaren % 20 gaindituko. Muga hori % 30ekoa izango da jatorrizko hizkuntza euskara duten film luzeen kasuan

3.- Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dauden auditoreek kreditatuko dituzte film luzearen kostua, produktoreek egindako ekarpenak eta horiek produkzioan duten titulartasunaren kuotak, bai eta 22.b artikuluan ezartzen den betebeharraren betetzeari buruzkoa egiaztagiria ere, filmaren gastuak berrikusteko kontu-ikuskatze bereziaren bidez. Txosten horretan, auditoreak honakoak azaldu beharko ditu: bere iritzia enpresa onuradunak egindako inbertsioen inguruan; horien balorazioa eta kontabilizazioa, oro har aplikatzen diren kontabilitate-irizpideetan oinarrituta; eta, azkenik, inbertsioa finantzatzeko onuradunak jaso dituen gainerako laguntza edota dirulaguntzei buruzko berariazko iritzia. Kontu-ikuskatzeak zehaztu beharko du, partiden araberako banakatzearen bidez, zein gastu-maila dagokien Euskadin helbidea edo egoitza egonkorra duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanei. 



Ordainketa-modua:

Zuzendaritza kudeatzaileak Ogasun eta Finantza Sailean tramitatuko du laguntzen ordainketa; tramitatzea honela egingo da:

  • Laguntza emateko unean lehenengo %21,5 ordainduko da.
  • % 45, 22. artikuluan deskribatutako proiektuaren behin betiko dokumentazioa Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean jasotzean, betiere 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera eta 2027ko abenduaren 31 baino lehen.

  • % 19, filmaketaren amaieraren jakinarazpena edo story board-aren amaieraren jakinarazpena jasotzen dutenean animazioko film luzeetan, eta beti 2028ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

  • %14,5, justifikazio osoa jasotzean eta beti 2029ko urtarrilaren 1etik aurrera, baina urte horretako azaroaren 30 baino lehenago, honako dokumentu hauek jasotzean:
  •  
  • – Euskadiko Filmategia Fundazioaren ziurtagiria, filmaren kopia utzi dela egiaztatzen duena, 24.5 artikuluan adierazi bezala.
  • – ISAN Erregistroaren Iberoamerikako Agentzian (ARIBSAN) ISAN erregistroa esleitzeko izapideak bete direla egiaztatzen duen agiria.

  • – Filmaren kostuari, produktoreek egindako ekarpenei eta produkzioaren titulartasun-kuotei buruzko kontu-ikuskatzea, bai eta Euskadiko giza eta enpresa-baliabideetan portzentajea betetzeari buruzko egiaztagiria ere, eskabidearekin batera aurkeztutako agirietan aipatutakoaren arabera. Film luze zinematografikoak, animaziozkoak eta fikziozkoak, ekoizteko azpimodalitateetan, egiaztatu beharko da auditoretza-txostenean jasotako filmaren kostuaren % 5, gutxienez, kopietarako, publizitaterako eta sustapenerako gastuak kendu ondoren, bai eta finantza-erakundeekin egindako maileguen interes pasiboei eta negoziazio-gastuei dagozkienak ere, kopietarako, publizitaterako eta sustapenerako erabiltzen direla, gastu horri ekoiztetxeak eutsi dion edo banatzaileak aurreratu duen kontuan hartu gabe.

  • – Beste laguntza eta/edo dirulaguntza batzuk lortu diren ala ez azaltzen duen inprimakia.

  • – Diruz lagundutako obra ekoizteko hartutako iraunkortasun-neurriei buruzko txostena edo hala egiaztatzen duen ziurtagiria.

  • – Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren kalifikazio-ziurtagiria, eskabidean jatorrizkotzat jotako bertsioari dagokiona.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Pertsona fisiko independenteak

Hauek joko dira pertsona pribatu independentetzat: ikus-entzunezkoen komunikazio/zabalkunde zerbitzuak ematen dituen entitate baten edo telebista-kanal pribatu baten titular baten eragin menderatzailearen agindupean ez dauden pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta, aldi berean, beraiek eragin menderatzaile hori inongo kasutan erabiltzen ez badute: ez jabetza arrazoiengatik, ez finantza-partaidetzagatik, ez eta, aldez edo moldez, kasuan kasuko administrazio- edo kudeaketa-organoen erabakimena baldintzatzeko ahala edukitzeagatik ere.

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztea.
  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztea.

Pertsona juridiko pribatuak

Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.

Pertsona juridiko pribatuak:

  • jarduera ekonomikoren bat egiten du
  • gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa dauka
  • legez eratuta dago, indarrean dagoen legediarekin bat etorriz.

Pertsona juridiko pribatu independenteak

Hauek joko dira pertsona pribatu independentetzat: ikus-entzunezkoen komunikazio/zabalkunde zerbitzuak ematen dituen entitate baten edo telebista-kanal pribatu baten titular baten eragin menderatzailearen agindupean ez dauden pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta, aldi berean, beraiek eragin menderatzaile hori inongo kasutan erabiltzen ez badute: ez jabetza arrazoiengatik, ez finantza-partaidetzagatik, ez eta, aldez edo moldez, kasuan kasuko administrazio- edo kudeaketa-organoen erabakimena baldintzatzeko ahala edukitzeagatik ere.

Ekonomia-intereseko Taldeek

Ekonomia-intereseko Taldeek, beti ere sozietatearen helburua ekoizpen jardueretan aritzea bada eta Merkataritza Erregistroan horrela inskribatuta baldin badago, diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte produkzio-etxe independenteek bezalaxe. Ekonomia-intereseko Taldea osatzen duten ekoizle ez independenteek ezingo dute kapital sozialaren %20 baino gehiago eduki produkzio prozesuak irauten duen bitartean. Horrela xedatzen du Zineari buruzko, abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4.n) 1.2 artikuluak.
Agindu honetako 19.2.1 artikuluan aurreikusten den eskatzailearen ekonomia-kaudimena eta ibilbidearen balorazioa eskabidearekin batera izendatzen den Ekonomia-intereseko Taldearen kide independenteari buruzkoa izango da.

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Eskatzailea Ekonomia-intereseko Taldea bada
  • Eskatzailea Ekonomia-intereseko Taldea bada

Betekizunak

  • Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean kokatuta egotea eta Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) establezimendu iraunkor bat badute laguntza emanez gero. EAEko establezimendu iraunkor horrek jarduera bereizgarria eta kudeaketa bereizia izan beharko du onuradunak Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean izan ditzakeen gainerako establezimenduetatik
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Ezin izango dira onuradun izan dena delako enpresak, laguntzaren bat itzultzeko agindua jaso badute, aldez aurretik Europako Batzordeak hala erabaki duelako, laguntza hori legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela iritzita; beste horrenbeste gertatuko da krisian dauden enpresekin ere, hain zuzen ere krisian dauden enpresa ez finantzarioak salbatu eta berregituratzeko estatu-laguntzei jarraibideetan xedatutakoaren arabera (AO, C249, 2014.07.31).
  • Pertsona edo erakunde onuradunek bete egin beharko dituzte Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako betekizunak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0127238

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek bitarteko elektronikoak erabili beharko dituzte deialdi honetako izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko.

Pertsona fisikoek bitarteko elektronikoak edo aurrez aurrekoak erabili ahal izango dituzte deialdi honetako izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko.

Eskabideak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Zuzenean Zerbitzuko bulegoetan, hitzordua eskatuta soilik (https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean) EAEko erregistro laguntzaileetan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoak) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean.

Eskabidea egiteko eta dokumentazioa aurkezteko bide bat, presentziala edo elektronikoa, erabiltzeak ez du esan nahi prozeduraren hurrengo izapideetan erabili behar denik, eta edozein unetan alda daiteke, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie banan-banan interesdunei. Horretaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Aurrez aurreko kanala erabiliz alta emateko edo datuak aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.

Hirugarrenen alta edo datu aldaketa
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Proiektuaren behin betiko agiriak


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte dokumentazio hau aurrez aurre aurkeztu.

Laguntza eman dela jakinarazten denetik, produkzio-etxe onuradunek gehienez ere sei hilabeteko epea izango dute proiektuaren behin betiko agiriak aurkezteko erabiliz.

Story board-a amaitu denaren komunikazioa.


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte dokumentazio hau aurrez aurre aurkeztu.

Justifikazio osoa


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte dokumentazio hau aurrez aurre aurkeztu.

Beste tramite batzuk