Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Zer da Trantsizio Energetikorako eta Aldaketa Klimatikorako Euskal Bulegoa

Trantsizio Energetikorako eta Klima Aldaketarako Bulegoak entzun, lagundu eta eraldatu egiten du, Euskadik eredu energetiko eta klimatiko jasangarri, lehiakor eta solidario baterantz aurrera egitea ziurtatuz.

Bere eginkizuna klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko politikak koordinatzea eta gidatzea da, ekintzak koherenteak, eraginkorrak eta parte-hartzaileak direla ziurtatuz.

Bere zereginen artean nabarmentzen da, Euskadiko Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Ibilbide Orriaren eta 2030 Estrategiaren (Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legeak planteatutako plangintza-tresna nagusia) helburu eta jardueren segimendua egitea. Gainera, Bulegoak adierazle nagusien jarraipena egiten du, Euskadiko trantsizio energetikoaren eta klimatikoaren egoera ezagutzeko, eta hauek herritarren eskura jartzen ditu.

Halaber, Bulegoak gizartearen parte-hartzea sustatzen du, gizartearen proposamenak erabaki estrategikoetan txertatuz. Gardentasun, berrikuntza eta ekitate balioetan oinarritzen da bere lana, trantsizio energetiko eta klimatikoa justua eta gizarte osoarentzat onuragarria izan dadin.

Bulegoak organo tekniko gisa jarduten du, informazio zehatza ematen du, eta administrazioen, enpresen, gizarte-eragileen eta herritarren arteko lankidetza sustatzen du.

Erakunde laguntzaile nagusiak:

Ente Vasco de la EnergiaIHOBE

Bulegoa kide anitzeko organo tekniko bat da, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailari atxikia, eta horrek esan nahi du haren administrazio-egituraren parte dela. Atxikipen horrek bermatzen du energia- eta klima-politikak lerrokatuta egotea, trantsizio energetikoaren, lehiakortasun ekonomikoaren eta ingurumen-babesaren arteko koherentziari lagunduz.

Azken aldaketako data: