Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legea
Euskadik pauso erabakigarria eman zuen klima-aldaketaren aurkako borrokan, Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko 1/2024 Legea onartuta. Arauak esparru egonkor bat ezartzen du Euskadin klimaren neutraltasuna gehienez ere 2050. urtean lortzeko, eta beharrezkoak diren ahaleginak egiten ditu neutraltasun hori 2045ean lortzeko. Helburu horien haritik, jarduera sozioproduktiboa deskarbonizatuko da, ekonomia zirkular baterako trantsizioa egingo da eta klima-aldaketara egokituko da, enplegu duina sortuko duen eta desberdintasunak murriztuko dituen garapen-eredu bat ezartzea bilatuz.
Era berean, lege honen xedea da lurraldeak klima-aldaketarekiko duen erresilientzia handitzea eta trantsizio energetikoak eskaintzen dituen aukera sozial, enpresarial eta ekonomikoak aprobetxatzea.
Legeak, gainera, asmo handiko tarteko helburuak ezartzen ditu 2030erako:
-Berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioak % 45 murriztea
-Energiaren azken kontsumoa gutxienez % 12 murriztea eta
-Energiaren azken kontsumoan energia berriztagarrien parte-hartzea gutxienez % 32koa izatea.
Ikusi hemen Trantsizio Energetikoaren eta Aldaketa Klimatikoaren 1/2024 legea, otsailaren 8koa
Azken aldaketako data: