Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitzaren Gida Plana 2021-2023
  • Gaztelagun
  • Ezohiko neurriak
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Hautatutako pertsonentzako informazioa

Esleipena egin ondoren, hautatutako eskabideek etxebizitzaren esleipendunak izateko ezarritako betekizunak betetzen jarraitzen duten egiaztatzen da.

Behin betiko esleipena interesdunei jakinaraziko zaie, eskabidean adierazitako jakinarazpenetarako helbidean.

Jakinarazpena jaso ondoren, epe bat izango duzu, esleitu dizuten etxebizitza (edo bizitokia) onartu edo ukatzeko.

Esleitu zaizun etxebizitzari (edo bizitokiari) uko egiten badiozu edo esleipena jakinarazi eta horri erantzunik ematen ez badiozu, Etxebiden baja emango zaizu, eta ezin izango duzu urtebetez izena eman.

Hala ere, uko egiteak ez du bajarik eragingo, egoera hauetakoren bat gertatuz gero:

  • Esleitutako etxebizitza (edo bizitokia) onartzeak gainokupazioa suposatzea
  • Erosketako esleipen bat egin bitartean langabezian amaitu izana.
  • Esleitutako etxebizitza (edo bizitokia) eskatzaileak berariaz aukeratutako udalerri batean ez egotea.
  • Erosketako esleipena izan eta etxebizitza-mailegua ukatu zaiela ziurtatzea.
  • Logela bakarreko etxebizitza (edo bizitokia) esleitzen bazaio bizikidetza-unitate bati, bikotea osatzen ez duen bi pertsona kide dituena, haien sexua edozein dela ere; edo medikuaren aginduz bere logela eduki behar duen pertsona bat bizikidetza-unitateko kide bada.
  • Alokairuko esleipena izan eta ezarritako errenta eskatzaileen diru-sarrera haztatuen % 30etik gorakoa izatea.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana