Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitzaren Gida Plana 2021-2023
  • Gaztelagun
  • Ezohiko neurriak
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Betekizunak

A) Betekizun orokorrak Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emateko

  • Adina: Eskatzaileetako bat gutxienez adinduna edo emantzipatutako adingabea izatea.
  • Errolda: Etxebizitzaren etorkizuneko pertsona titularren bat Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren baten erroldatuta egotea.
  • Diru-sarrerak: Egiaztatu behar duzue, itxitako azken zerga-urtean, etxebizitzaren titular izango zareten pertsonen diru-sarrera haztatuak, gehienez ondokoak direla:
    • Alokairua: 0€ eta 43.753,71€ bitartean (etxebizitza mota bakoitzeko eskakizunak ikusteko, sakatu hemen)
    • Erosketa: 9.000€ eta 56.094,5€ bitartean (etxebizitza mota bakoitzeko eskakizunak ikusteko, sakatu hemen)

    Diru-sarrera haztatuak arin eta erraz kalkulatzeko, eragiketa zuzenean honako kalkulagailuaren bidez egiteko aukera eskaini nahi dizugu; bertan, diru-sarreren, bizikidetza-unitateko pertsona-kopuruaren gaineko datuak eta bizikidetza-unitatea osatzen duen pertsona-kopuru horretatik diru-sarrerak zenbatek dakartzazuen adierazten duten datuak baino ez dituzu eman behar. Diru-sarreren simulazioa.
  • Etxebizitza-premia: Etxebizitza-premia: arau orokorra.

          1.– Bizitegi-sistema babestura jabetzan edo azalera-eskubidean jotzeko, bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsonetako batek ere ezin izango du etxebizitzarik eduki jabetzan,
jabetza soilean, azalera-eskubidean edo gozamenean.
          2.– Bizitegi-sistema babestura errentamendu-araubidean jotzeko, bizikidetza-unitatea
osatzen duten pertsonetako batek ere ezin izango du etxebizitzarik eduki jabetzan, azalera-eskubidean edo gozamenean».

Eskatzaileak etxebizitza-premia izateko baldintzatik salbuetsita daude , baldin eta, Euskal Autonomi Erkidegoan kokatutako etxebizitza baten titular badira, eta etxebizitza honako egoeratako batean balego:

          1.– Bizitegi-sistema babestura jo ahal izango du Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza
baten jabe, jabe soil, azalera-eskubidearen edo gozamen-eskubidearen titularrak, edo bizikidetza-unitate bateko kide denak, baldin eta bertako pertsonaren bat Euskal Autonomia
Erkidegoko lurraldean badago eta egoera hauetakoren batean badago:

          a) Ez ditu betetzen Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien
gutxieneko bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak arautzen dituen ekainaren 28ko
80/2022 Dekretuan ezarritako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak, betiere bizigarritasun-gabeziak konpontzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez bada.

          b) Bizikidetza-unitatea osatzen duen pertsona bakoitzeko 15 metro koadrotik beherako azalera erabilgarria izatea. Ondorio horietarako, bizikidetza-unitatea honako hauek osatzen
dutela joko da: etxebizitza jabetzan, azalera-eskubidean edo alokairuan eskuratuko duenak,
haren ondorengoek eta haren tutoretzapeko pertsonek, gutxienez urtebete lehenagotik beren
etxebizitzan erroldatutako aurrekoekin batera.

          c) Banantze, dibortzio edo izatezko bikotea azkentzeko prozesu baten ondoren, erabilera
esklusiboa beste ezkontideari edo bikotekideari esleitzea epai judizial irmo bidez, epai irmo
bidez onartutako hitzarmen arauemaile bidez edo eskritura publiko bidez, banaketa edo
dibortzio notarialaren kasuan.

          2.– Bizitegi-sistema babestura jo ahal izango dute, halaber, 65 urtetik gorakoek edo mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonek edo mugikortasun urri iraunkorra duen seme edo
alaba batekin bizi direnek, baldin eta etxebizitza baten jabeak, jabe soilak, azalera-eskubidearen edo gozamenaren titularrak badira, edo bizikidetza-unitate bateko kideren bat
titular horietako bat bada, eta etxebizitza horrek ez baditu betetzen irisgarritasunari buruzko
arauak (hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko
sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuan jasotzen dira) edo etxebizitza hori aipatutako arauak betetzen ez dituen eraikin batean badago.

          3.– Era berean, bizitegi-sistema babestura jo ahal izango dute etxebizitza baten edo gehiagoren gehienez ere % 50ean jabe, jabe soil, azalera-eskubidearen edo gozamenaren titular direnek, edo bizikidetza-unitate bateko kideek, horietako bat haietako bat bada, baldin eta etxebizitzok jaraunspen, legatu edo dohaintza bidez eskuratu badira, partaidetza guztien merkatu-balio osoa 75.000 eurotik gorakoa ez bada, eta etxebizitza horietako ezein ohiko bizilekua ez bada.

          4.– Ezin izango dute bizitegi-sistema babestura jo etxebizitza baten baino gehiagoren jabe, jabe soil, azalera-eskubidearen edo gozamenaren titular direnek, ezta bizikidetza-unitate bateko kideek ere, horietako bat haietako bat bada, nahiz eta horiek guztiak artikulu honetako 1. eta 2. apartatuetan adierazitako egoeraren batean egon.

          5.– Aitzitik, bizitegi-sistema babestura jo ahal izango dute 1. apartatuan edo 2. apartatuan adierazitako egoeraren batean dagoen etxebizitza baten eta 3. apartatuan adierazitako egoeran dagoen beste etxebizitza baten edo batzuen jabe, jabe soil, azalera-eskubidearen edo gozamenaren titular edo bizikidetza-unitate bateko kide direnek».

Aurreko puntuetan aipatutako etxebizitzaren titulartasuna bateragarria da jabetzan, jabetza soilean, azalera- eskubidean edo gozamenean beste pertsona edo bizikidetza-unitate batzuen ohiko etxebizitza iraunkorra diren beste etxebizitza baten edo batzuen % 50 baino gutxiagoren titulartasunarekin; betiere, partaidetzen balio osoa 75.000 eurotik gorakoa ez bada.

Aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri izan nahi baduzu, berton sakatu.

B) Mugikortasun urria edo adimen-ezintasuna duten pertsonak

Mugikortasun urria edo adimen-ezintasuna duzula egiaztatzen baduzu, betekizun orokorrak bete beharko dituzu, honako kasuetan izan ezik:

  • Baldin eta adimen-ezintasuna edo mugikortasun urria baduzu, ez duzu gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko alokairurako; erosketarako, 3.000 euro nahikoa izango da.
  • Mugikortasun urria baduzu etxebizitza premia izateko baldintzatik salbuetsita izango zara baldin eta zure etxebizitza Euskal Autonomia Erkidegoan badago, sarbideei eta igogailuei buruzko xedapenak betetzen ez dituen eraikin batean. Gainera, EAEn sustatzen diren egokitutako etxebizitza guztietan hartu ahal izango duzu parte; eta sustapenen batetan, udalerri zehatz batetan erroldatuta egotea eskatuko balitz sabuetzita egongo zinateke, nahikoa izanik EAEn erroldatuta zaudela agiaztatzea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri izan nahi baduzu, berton sakatu.

C) Banandutako edo dibortziatutako pertsonak eta amaitutako izatezko bikoteak

Bananduta edo dibortziatuta bazaude edo amaitutako izatezko bikote bateko kide bazara, betekizun orokorrak bete beharko dituzu, baina etxebizitzarik ezaren gaineko betekizuna betetzen duzula ulertuko da, halaber:

  • Banantzeko edo dibortziatzeko edota izatezko bikoteak amaitzeko prozesu baten ostean, judizialki beste ezkontidearen familia-helbide gisa esleitua izan bada.

Aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri izan nahi baduzu, berton sakatu.

D) 65 urtetik gorako pertsonak

65 urtetik gorakoa bazara, betekizun orokorrak bete beharko dituzu, baina etxebizitzarik ezaren gaineko betekizuna betetzen duzula ulertuko da, halaber:

  • Indarreko araudian xedatutako irisgarritasun-baldintzak betetzen ez dituen etxebizitza baten titularra bazara. Etxebizitza Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egon behar da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri izan nahi baduzu, berton sakatu.

E) Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak

Araudiak zure egoeran dauden emakumeentzako ezartzen dituen neurri positiboak aplikatu ahal izateko, genero- indarkeriaren biktima den emakumea zarela egiaztatu beharko duzu. Argibide gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.

Izaera hori egiaztatzen baduzu, betekizun orokorrak bete beharko dituzu, honako kasuetan izan ezik:

  • Ez dituzu gutxieneko diru-sarrerak egiaztatu behar alokairuaren kasuan.
  • Gainera, EAEn sustatzen diren etxebizitza guztietan hartu ahal izango duzu parte; eta sustapenen batetan, udalerri zehatz batetan erroldatuta egotea eskatuko balitz sabuetzita egongo zinateke, nahikoa izanik EAEn erroldatuta zaudela agiaztatzea.
  • Salbuespen gisa, eta Sailaren aginduari jarraiki, etxebizitzarik ezaren gaineko betekizunetik salbuets dakizuke, alokairuan esleipendun izateko baino ez.

Aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri izan nahi baduzu, berton sakatu.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana