Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitzaren Gida Plana 2021-2023
  • Gaztelagun
  • Ezohiko neurriak
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Betekizunak eta Dokumentazioa

A) Betekizun orokorrakh4>

Zure eskabideari Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emateko, honako betekizunak bete behar dituzu:

  • Eskatzaileetako bat gutxienez adinduna edo emantzipatutako adingabea izatea.
  • Atzerritarra izanez gero, indarrean dagoen Egoitza Txartela edukitzea. Etxebizitza erosi nahi dutenek iraupen luzeko baimena beharko dute, eta etxebizitza alokatu nahi dutenek, nahikoa izango dute aldi baterako baimenarekin.
  • Etxebizitzaren etorkizuneko pertsona titularren bat Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren baten erroldatuta egotea.
  • Etxebizitzaren titularrak izango zareten pertsonek guztira 3.000 eta 50.000 euro arteko diru-sarrera haztatuak egiaztatu behar dituzue azken zerga-urtean; egiaztatu beharreko gutxiengo diru-sarrerak ezberdinak izango dira etxebizitza erregimeraren arabera.
    Gutxiengo diru-sarrerak
    Alokairua  3.000 €
    Erosketa  9.000 €

    Diru-sarrera haztatuak arin eta erraz kalkulatzeko, eragiketa zuzenean honako kalkulagailuaren bidez egiteko aukera eskaini nahi dizugu; bertan, diru-sarreren, bizikidetza-unitateko pertsona-kopuruaren gaineko datuak eta bizikidetza-unitatea osatzen duen pertsona-kopuru horretatik diru-sarrerak zenbatek dakartzazuen adierazten duten datuak baino ez dituzu eman behar. Diru-sarreren simulazioa.
  • Bizikidetza-unitateko kideek ezingo dute jabetzako, jabetza soileko (erosketa nahi bada), azalera-eskubideko edo usufruktuko etxebizitzarik izan, izena emateko eskabidea formalizatzen den egunean. Aurretik etxebizitza izan bada, etxebizitza hori eskualdatu denetik gutxienez bi urte pasa izana, esleipen prozeduretan parte hartzeko baldintza izango da.
  • Alokairu-araubidean inskribatzeko, etxebizitza-premia dagoela joko da norbaitek Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzarik ez badu.

Alokairua eskatzen dutenak etxebizitza-premia izateko baldintzatik salbuetsita izango dira baldin eta honako egoeratako batean baleude:

  1. Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko azaroaren 30eko 317/2002 Dekretuan, edo ordezkatzen duen araudian, ezarritako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak ez betetzea, eta martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoaren, 17.3 artikuluan ezarritako datak baino bost urte lehenago gutxienez eskuratua izatea.
    Arlo horretan eskumena duen teknikari baten txostenaren arabera eraikuntza-konponbideak onartzen ez dituzten hutsuneak bakarrik hartuko dira kontuan. Nolanahi ere, Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzetako zerbitzu teknikoek aurkako txostenak eman ahalko dituzte, eta lotesleak izango dira horiek.
  2. Banantzeko edo dibortziatzeko edota izatezko bikoteak amaitzeko prozesu baten ostean, judizialki beste ezkontidearen familia-helbide gisa esleitua izatea.
  3. Gerora sortutako ordaintzeko ezintasunaren ondorioz, hipoteka-betearazpena jaso ondoren hirugarren maila arteko odolkidetasunez edo kidetasunez ahaiderik ez diren pertsona bati epaiketa bidez edo notario bidez esleitua izatea.
  4. Indarreko araudian xedatutako irisgarritasun-baldintzak ez betetzea, titularrak 70 urtekoak edo gehiagokoak direnean.
  5. Bere azalera erabilgarria pertsona bakoitzeko 15 metro kuadro baino txikiagoa izatea.
  6. Apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuan, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzekoan, jasotako sarbideei eta igogailuei buruzko xedapenak betetzen ez dituen eraikin batekoa izatea, betiere haren kideetako bat mugikortasun mugatu iraunkorra duen desgaitua bada.

Aurreko puntuetan aipatutako etxebizitzaren titulartasuna bateragarria da jabetzan, jabetza soilean, azalera-eskubidean edo gozamenean beste pertsona edo bizikidetza-unitate batzuen ohiko etxebizitza iraunkorra diren beste etxebizitza baten edo batzuen % 50 baino gutxiagoren titulartasunarekin; betiere, partaidetzen balio osoa 75.000 eurotik gorakoa ez bada.

Aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri izan nahi baduzu, berton sakatu.

B) Mugikortasun urria edo adimen-ezintasuna duten pertsonak

Mugikortasun urria edo adimen-ezintasuna duzula egiaztatzen baduzu, betekizun orokorrak bete beharko dituzu, honako kasuetan izan ezik:

  • Baldin eta adimen-ezintasuna edo mugikortasun urria baduzu, ez duzu gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko alokairurako; erosketarako, 3.000 euro nahikoa izango da.
  • Mugikortasun urria baduzu etxebizitza premia izateko baldintzatik salbuetsita izango zara baldin eta zure etxebizitza Euskal Autonomia Erkidegoan badago, sarbideei eta igogailuei buruzko xedapenak betetzen ez dituen eraikin batean.

Aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri izan nahi baduzu, berton sakatu.

C) Bananduta edo dibortziatuta dauden pertsonak

Bananduta edo dibortziatuta zaudela egiaztatzen baduzu, betekizun orokorrak bete beharko dituzu, baina etxebizitzarik ezaren gaineko betekizuna betetzen duzula ulertuko da, halaber:

  • Banantzeko edo dibortziatzeko edota izatezko bikoteak amaitzeko prozesu baten ostean, judizialki beste ezkontidearen familia-helbide gisa esleitua izan bada.

Aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri izan nahi baduzu, berton sakatu.

D) 70 urteko edo hortik gorako pertsonak

70 urtekoa edo hortik gorakoa bazara, betekizun orokorrak bete beharko dituzu, baina etxebizitzarik ezaren gaineko betekizuna betetzen duzula ulertuko da, halaber:

  • Indarreko araudian xedatutako irisgarritasun-baldintzak betetzen ez dituen etxebizitza baten titularra bazara. Etxebizitza Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egon behar da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri izan nahi baduzu, berton sakatu.

E) Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak

Araudiak zure egoeran dauden emakumeentzako ezartzen dituen neurri positiboak aplikatu ahal izateko, genero-indarkeriaren biktima den emakumea zarela egiaztatu beharko duzu. Argibide gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.

Izaera hori egiaztatzen baduzu, betekizun orokorrak bete beharko dituzu, honako kasuetan izan ezik:

  • Ez dituzu gutxieneko diru-sarrerak egiaztatu behar alokairuaren kasuan.
  • Salbuespen gisa, eta Sailaren aginduari jarraiki, etxebizitzarik ezaren gaineko betekizunetik salbuets dakizuke, alokairuan esleipendun izateko baino ez.

Aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri izan nahi baduzu, berton sakatu.

Azken eguneratzea: 2013/01/14
Euskadi, auzolana