Eusko Jaurlaritza

Zer motatako ordezkaritzak daude?

Ordezkaritza-modalitate honen bitartez, ordezkariak bere ziurtagiri pertsonalarekin identifikatu eta hirugarren baten izenean (ordezkariaren izenean) izapidetu ahal izango du. Nahikoa da prozeduran izena emateko formularioan ordezkari gisa jarduten ari dela hautatzea. Espedientearen interesduna (titularra) ordezkatua izango da, eta pertsona konektatua, berriz, ordezkaria.

Bai ordezkatuak bai borondatezko ordezkariak ordezkatuaren espedienteen jakinarazpen elektronikoak jasoko ditu; baita ordezkatuak berak hasitako espedienteenak ere. Jakinarazpenaren abisua, berriz, ordezkariak soilik jasoko du haren posta elektronikoan. Ordezkariak ordezkatuaren espedienteak ikusi eta izapidetu ahal izango ditu Nire Karpeta aplikazioan sartuz gero eta Ordezkari gisa atala aukeratuz gero.

Adibidean, Mikel Iriondo Arronizek ordezkaritzan aritu den espediente bat dauka, eta haren titularra bere ordezkatua da: Transportes Gabiria, SA.

Nolanahi ere, espedientearen titularrak beti egin ahalko ditu tramiteak bere espedienteetan.

Ezin da prozedura berarako eta denboraldi berean borondatezko ordezkari bat baino gehiago izatea.

Jarraibideak borondatezko ordezkari gisa inskribatzeko

Bi aukera daude Ordezkarien Erregistro Elektronikoan izena emateko: bide elektronikoa eta aurrez aurrekoa.

Kanal elektronikoa

Bi fasetan kudeatzen da alta:

  1. FASEA: Ordezkatuak ordezkaritza ematen du. Horretarako, hau egin behar da:
    1. Ordezkarien Erregistro Elektronikoaren aplikazioan sartu ordezkaritza ematen duen pertsona fisiko edo juridikoaren  (ordezkatua) identifikazio elektronikorako bitartekoaz baliatuz.
    2. ORDEZKATZEN NAUTE fitxatik abiatuta, ESLEITU ORDEZKARITZA botoia aukeratu, eta ordezkariaren datuak bete.
    3. Sartu zer jardueratarako eta prozeduratarako ematen zaion ordezkaritza, eta noiz arte (aukerakoa).
    4. JARRAITU botoia sakatu, eta SINADURA egin.
    5. PIN zenbakia (txartel elektronikoko pasahitza) edo itsasontzi-jokoaren koordenatuak sartzeko eskatuko zaizu (baimentzeko erabilitako identifikazio-bitartekoaren arabera).
    6. Oraindik ez da ordezkaritza-eskabidea gauzatuko. EGITEKE geratu da ordezkatuak eskabidea onartu arte.
  2. FASEA: Ordezkariak ordezkaritza onartu behar du. Horretarako, hau egin behar da:
    1. Ordezkarien Erregistro Elektronikoaren aplikazioan ordezkaria identifikatu behar da bere identifikazio elektronikorako bitartekoaz baliatuz.
    2. ORDEZKARIA NAIZ fitxatik abiatuta, onartzeke dagoen ordezkaritza aukeratu behar du, eta bertan ONARTU edo UKATU testuaren gainean klik egin.
    3. Aplikazioan leiho bat irekiko da; hor agertzen diren eremuak bete beharko dira.
    4. Sakatu ONARTU botoiaren gainean, eta ondoren SINADURA gainean.
    5. PIN zenbakia (txartel elektronikoko pasahitza) edo itsasontzi-jokoaren koordenatuak sartzeko eskatuko dizu (erabili den identifikazio-bitartekoaren arabera).
    6. Behin sinatu ondoren, ordezkaritza beste egoera batera igaroko da, eta erabilgarri egongo da: INDARREAN.

Aurrez aurreko kanala

Aukera hau ordezkatua pertsona fisikoa denean ordezkaritza esleitzeko onartuko da soilik.

  1. Interesatuek alta inprimakia (PDF, 1 MB)(leihoa berri batean irekitzen da)jaitsi eta bete beharko dute. Alde biek sinatu behar agiria: ordezkariak eta ordezkatuak.
  2. Ordezkatuak erregistro kontuetarako laguntza ematen duten bulegoetara jo behar du (Zuzenean bulegoetara). NAN edo haren pareko agiria aurkeztuta identifikatu beharko du, eta izena emateko alta-formularioa entregatu beharko du bertan.
  3. Administrazioak datuak egiaztatuko ditu, eta ordezkaritzaren alta kudeatuko du Ordezkarien Erregistro Elektronikoan.

Nola egin eskaera elektronikoa borondatezko ordezkari gisa ari garenean

Baldin eta borondatezko ordezkariak ordezkariaren izenean egin nahi duen eskaera, ordezkaritzan ari dela markatu behar du formularioan. Ordezkari gisa ari dela markatu bezain pronto, formulario telematikoak bere ordezkatua erakutsi, eta aukeratu ahal izango du.

Eskaera bukatu eta sinatu ostean, espedientea sortuko da, eta bertan ordezkatua interesduna izango da (titularra); eskatzailea, berriz, ordezkaria.

Adibidean, Asesoria Mendizabal SL Itxaso Garay Martinez emakumearen borondatezko ordezkaria da. Itxasok aholkularitzaren zerbitzuak kontratatu ditu azken honek bere izenean zenbait izapide egin ditzan.

Kasu honetan, Asesoria Mendizabal SL delakoak Garraitu 2020 dirulaguntza eskatu nahi du bere bezeroarentzat. Horretarako, aholkularitza, entitatearen ziurtagiri elektronikoa dela medio, eskaera telematikoan sartu da. Ordezkari gisa ari dela markatu du, eta inskribatutako ordezkatuen artean Itxaso Garay Martinez aukeratu.

Legezko ordezkaria langile bat da prozedura eta jarduera guztietarako. 

Erakunde batean langile gisa inskribatuta dagoen horrek entitate moduan identifikatu ahal izango da bere ziurtagiri elektroniko pertsonala erabilita. Ziurtagiri pertsonala era berean bere erakundearen ziurtagiri elektronikoa izango balitz bezala. Ez da berez ordezkaritza bat, baizik eta gaikuntza entitate moduan identifikatzeko. 

Sortuko den espedientean ez dira interesduna (titularra) eta ordezkari figurak erabiliko (aurreko modalitatean ez bezala). Konektatua dagoen pertsona fisikoak aukera izango du entitatearen profila aukeratzeko nor izango den eskatzailea (interesduna) espedientean. 

Entitateari bidalitako jakinarazpenen abisua langile gisa inskribatuta dauden guztiei bidaltzen zaie (prozedura horretan langile izanez gero). 

Langileek entitatearen izenean dauden espedienteak ikusi eta kudeatu ahal izango dituzte. Horretarako, Nire Karpeta aplikazioan sartu eta entitatearen profila aukeratu besterik ez dute.

Triangeluan klik egitean, zabalgarria irekiko da, eta bertan agertuko da zer erakundetako langilea den Mikel Iriondo.

Erakunde bateko langile gisa inskribatzeko jarraibideak

Ordezkarien Erregistro Elektronikoan langile-inskripzioak kudeatzeko bide elektronikoa besterik ez dago.

Kanal elektronikoa

Langileek bide horren bidez izena emateko, beharrezkoa da pertsona juridikoaren edo erakundearen identifikazio elektronikorako bitartekoa izatea edo erakundearen Ordezkaritzen Kudeatzaile bat edo beste inskribatuta izatea (ikus ezazue azken tipologia honen xehetasunak).

Bi fasetan kudeatzen da alta:

  1.  FASEA: erakundeak langilea inskribatu behar du. Horretarako, hau guztia behar da:
    1. Ordezkarien Erregistro Elektronikoaren aplikazioan sartu pertsona juridikoaren edo entitatearen ziurtagiri elektronikoa bitarteko edo ordezkaritzen kudeatzailearen ziurtagiri elektroniko pertsonala bitarteko.
    2. LANGILEAK ETA LEGEZKO ORDEZKARIAK fitxatik abiatuta, GEHITU PERTSONA botoia aukeratu, eta formularioa bete, langilearen datuak sartuz.
    3. Sartu zer jardueratarako eta prozeduratarako ematen zaion ordezkaritza, eta noiz arte (aukerakoa).
    4. GEHITU PERTSONAK botoian klik egin, langilearen datuak beheko laukitxora iraultzeko. Hori egin ondoren, JARRAITU gainean klikatu, eta SINADURA egin.
    5. PIN zenbakia (txartel elektronikoko pasahitza) edo itsasontzi-jokoaren koordenatuak sartzeko eskatuko dizu (baimentzeko erabilitako identifikazio-bitartekoaren arabera).
    6. Oraindik ez da ordezkaritza-eskabidea gauzatuko. EGITEKE geratu da, langileak eskabidea onartu arte.
  2. FASEA: Langileak ordezkaritza onartu behar du. Horretarako, hau egin behar da:
    1. Ordezkarien Erregistro Elektronikoaren aplikazioan langilea sar dadila bere ziurtagiri elektroniko pertsonala bitarteko.
    2. ORDEZKATUA: fitxatik, betetzeke dagoen ordezkaritzara sartu behar da, eta bertan ONARTU edo UKATU testuaren gainean klik egin.
    3. Leiho bat irekiko da aplikazioan, eta zenbait datu bete beharko dira bertan.
    4. Sakatu ONARTU botoiaren gainean, eta ondoren SINADURA gainean.
    5. PIN zenbakia (txartel elektronikoko pasahitza) edo itsasontzi-jokoaren koordenatuak sartzeko eskatuko dizu (baimentzeko erabilitako identifikazio?bitartekoaren arabera).
    6. Behin sinatu ondoren, ordezkaritza beste egoera batera igaroko da, eta erabilgarri egongo da: INDARREAN. Hurrengoan, Ordezkarien Erregistro Elektronikoan sartzen bazara, ikusiko duzu fitxa berri bat sortu duela, eta fitxa horretan agertuko da nongo langilea zaren, hau da, zer erakundetan zauden langile gisa inskribatuta.
      Adibide honetan, Mikel Iriondo Arroniz Transportes Gabiria enpresaren langile da

Nola egin eskaera elektronikoa langile gisa ari garenean

Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistro Elektronikoan langile gisa alta emanda egoteak honako hau dakar: ziurtagiri elektroniko pertsonala erabilita tramitazio elektronikoan PERTSONA JURIDIKO MODUAN IDENTIFIKATZEKO aukera (ziurtagiri pertsonala entitatearen ziurtagiri elektronikoa izango balitz bezala). Profilean erakundea aukeratuz gero, eskatzailea udala izango da, eta ez konektatutako pertsona fisikoa.

Adibidean, Mikel Iriondo Arroniz Bidegorri Gastronomia Elkartearen langilea da; beraz, nahiz eta konektatuta dagoena bera izan, eskatzaile moduan Bidegorri profila aukeratu ahal izango du (elkartea izango balitz konektatuta dagoena).

Interesdun gisa ari dela markatu du; hau da, eskatzailea espedientearen titularra dela. Beste era batean esanda, Bidegorri Gastronomia Elkartea espedientearen titularra dela.

Ordezkaritzen kudeatzaile gisa inskribatuta dagoen pertsona fisikoak bere ziurtagiri pertsonala dela medio Ordezkarien Erregistro Elektronikoan sartu, eta erakundearen ordezkaritzak kudeatu ahal izango ditu. Modalitate honi esker posiblea da autonomia ematea erakundeari bere ordezkaritzak kudeatzeko, erakunde-ziurtagiri bat izateko beharrik gabe.

Ordezkaritzen kudeatzaileak ezin du tramiterik egin erakundearen izenean; ordezkaritzak kudeatu, baizik. Tramiteak egin nahi izanez gero, bere burua langile gisa inskribatu behar du era berean.

Adibidean, Mikel Iriondo Arroniz Bidegorri Gastronomia Elkarteko Ordezkaritzen Kudeatzailea denez, bere ziurtagiri pertsonalarekin Ordezkarien Erregistroan sartuz gero, bere elkartea hautatu ahalko du zabalgarrian, eta handik kudeatu ahalko ditu elkartearen ordezkaritzak.

Erakunde batek nahi beste Ordezkaritzen Kudeatzaile izan ditzake; ez da zertan bakar batera mugatu.

Erakunde bateko ordezkaritzen kudeatzaile gisa inskribatzeko jarraibideak

Egun, aurrez aurreko bidearen bidez soilik inskriba daiteke.

  1. Alta inprimakia (PDF, 1 MB) (se abre en nueva ventana) jaitsi eta bete behar da. Erakundearen legezko ordezkariak eta ordezkaritzen kudeatzaile izendatuko den pertsona fisikoak sinatu behar dute inprimakia.
  2. Erakundearen legezko ordezkariak erregistro kontuetarako laguntza ematen duten bulegoetara jo behar du (Zuzenean bulegoetara). NAN edo haren pareko agiria aurkeztuta identifikatu behar du bere burua eta , inprimakiaz gain, legezko ordezkaria dela egiaztatzen duen dokumentuak aurkeztu behar ditu.
  3. Administrazioak datuak egiaztatuko ditu, eta ordezkaritzaren alta kudeatuko du gure Ordezkarien Erregistro Elektronikoan.

Ordezkaritza-modalitate honetan, erakunde gaituak hirugarren interesdun edo titular baten espedienteko tramite elektronikoak egin ahal izango ditu. Erakunde gaituak “bidea libre” dauka ordezkari gisa aritzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren aurrean. 

Erakunde gaitu hori da ordezkaritzen egiazkotasunaren erantzulea. Hirugarren pertsonek egindako ordezkaritza-eskariak kudeatuko ditu, eta administrazioak edozein unetan eskatu ahalko du eskari horiek aurkezteko.

Erakunde gisa izena emateko jarraibideak

Erakunde gaitu gisa izena emateko, hitzarmen bat sinatu behar da ordezkaritzaren xede den gaian eskumena duen organoaren eta erakunde gaituaren artean.

Ordezkaritzaren xede den gaian eskumena duen organoak sustatuko du erakunde gaituarekin hitzarmena sinatzea.

Azken aldaketako data: