Diabetesa - Aurrediabetesa
Definizioa
Zer da “aurrediabetesa” (tarteko hipergluzemiak)?
Diabetesa izateko arrisku handia eta konplikazio kardiobaskularrak izateko arrisku areagotua izatea dakarten bi ezaugarriri dagozkio tarteko hipergluzemiak (edo egoera aurrediabetikoak): gluzemia basal asaldatuari (GBA) eta glukosarekiko intolerantziari (GIT).
Gaur egun ez dago izendapenik HbA1c probaren araberako aurrediabetes-egoerarentzat, nahiz eta ADA elkarteak "egoera aurrediabetikotzat" jotzen duen HbA1c-ren balioa %5,7 eta %6,4 artekoa izatea.
Irizpide diagnostikoak
Gluzemia basal asaldatuada gluzemia normalaren eta diabetesaren artean dagoen egoera definitzeko erabiltzen den terminoa. OMEren arabera, haren balioa 110-125 mg/dl artekoa da.
Glukosarekiko intolerantzia da glukosarekiko intolerantziaren proba 75 g-rekin egin eta bi ordura zain-odoleko gluzemia plasmatikoa 140 mg/dl eta 200 mg/dl artean egotea ezaugarri duen egoera.
HbA1c oinarri hartuta, ADA elkarteak “egoera aurrediabetikotzat” jotzen du HbA1c-ren balioak %5,7 eta %6,4 artean egotea.
Probak eta haiek egiteko baldintzak lehen azaldu ditugu.
| Gluzemia basala | Hb A1c (*) | Ausaz neurtutako gluzemia | GTAP (glukosarekiko tolerantziaren ahotiko proba)- 2 ordura | |
|---|---|---|---|---|
| Normala | <110 mg/dl | -------- | -------- | <140 mg/dl |
| GBA | 110-125 mg/dl | -------- | -------- | -------- |
| ITG | -------- | -------- | -------- | >=140 mg/dl |
| DIABETESA | >=126 mg/dl | >=6,5* | >=200 mg/dl | >=200 mg/dl |
*Erreferentzia-balio estandarizatuak. ADA elkarteak aurrediabetestzat jotzen du, halaber, HbA1c-ren balioak %5,7 eta %6,4 artekoak izatea.
* Berrikuspen-data: 2013ko iraila