Eusko Jaurlaritza

Bake-Epaile titular eta ordezkoa

2019/07/30 - 2019/08/20
Inprimatu
Arama
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Aramako Udala
Lehiaketa:
Bake-Epaile titular eta ordezkoa
Lanpostua:
Bake-epaile
Plaza-kopurua:
2
Titulazioa:

Ez da ino­lako titulazio berezirik eska­tzen, Bake-Epailearen betebehar eta eginkizunak bete­tze­ko adina gaitasun baizik.

Beste baldintza batzuk:

Estatu Espainiarrekoa eta adinez nagusia izatea.

Eginkizun judizialerako ezgaitu ez izatea, ez fisikoki, ez sikikoki ere.

Eskubide zibil guztien jabe izatea.

Birgaitasuna lor­tzen ez den bitartean, mal­tzu­rkeriazko delituagatik kondenatua ez egotea.

Askespena edo largespena lor­tzen ez den bitartean, mal­tzu­rkeriazko delitua-gatik auzipetu edo errudun ez izatea.

Oharrak:

Eskubide eta Betebeharren inguruan.

— Udalerrian bizi beharko dute, Justiziako Epaitegi Gorenak arrazoi sendoengatik beste herri batean bizi­tze­a baimen­tzen badu izan ezik.

— Epaileak finkatuko ditu en­tzu­naldiak.

— Bere aginteak irauten duen bitartean, kenezin izango dira.

— Bere karguagatik ezagu­tzen dituen ekin­tza edo berriak gorde­tze­ra behartuak daude.

— Legez dagozkien gaitasuneko prozesuen orden zibil eta penala ezagutuko dute.

— Erregistro Zibileko eginkizunak beteko dituzte eta legeak ezar­tzen dizkien beste ba­tzuk.

— Epaile kargua lau urterako da.

— Legez ezarritako sistema eta kopuruekin ordainduko zaie.

— Bere eginkizunak buru­tze­rakoan delituak eta falta edo kalte eta galerak mal­tzu­rkeriaz edo erruaz egiten badituzte, eran­tzu­kizun zibil edo penalarenpean egongo dira.

— Legean aurrikusitako lizen­tzi­a eta baimenak izango dituzte, bere karguaren izaeragatik eta profesionaltasun ezagatik eratorritakoetan izan ezik.

Izena ematen dutenen artean bal­din­tza hauek bete­tze­a baloratuko da.

— Euskal Herriko bi hizkun­tza ofizialak jakitea.

— Aramako udalerrian erroldaturik egotea eta ber­tan bizi­tzea.

— Bal­din­tzak bete­tzen dituztenen artean aukeraketarako egoera ekonomikoa kontutan hartuko da errenta gu­txi­en dituztenei lehentasuna emanez.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Izangaiak Aramako Udalaren Erregistro Nagusian aurkeztu ahal izango dira bere instan­tzi­ak, datorren abuztuaren 20arte, barne. Izangaiek instan­tzi­ak aurkezteko epea bukatuko den egunean eskatutako bal­din­tzak bete­tzen dituela adierazi beharko dute.

Era berean, izangaiek hautagaitasunaren egoitasuna eta balorazioa egi­te­rakoan kontuan har daitezkeen gauzak adieraziz memoria labur bat egin eta eran­tsi­ko dute.

Deialdia
Web-orria: