Azken eguneratzea: 2013/10/30

Consumopolis9 eskola lehiaketaren deialdia kaleratu da

2013-2014ko eskola lehiaketa kontsumo arduratsuari buruz. 'Pantailen artean kontsumitu'

Consumópolis9 eskola lehiaketarako sarreraKontsumobidek (Kontsumoko Euskal Institutua), Kontsumoko Institutu Nazionalarekin eta gainontzeko autonomia erkidegoen kontsumo erakundeekin batera, kontsumo arduratsuari buruzko 2013/2014ko eskola lehiaketarako deialdia egin du (Consumópolis9) "Pantailen artean kontsumitu".


Lehiaketaren helburu nagusia ikastetxeek —irakasle eta ikasleen bitartez— kontsumo arloko hezkuntzarekin loturiko jardueretan parte har dezaten sustatzea da; bereziki, kontsumo arduratsuaren alorreko hainbat alderdiri buruz gogoeta egitea, nor bere buruaren jabe, era kritikoan eta elkartasunaz.

Izena emateko epea 2013ko abenduaren 5ean amaituko da.

* Informazio gehiago…

 

Gogora ekarri behar dugu Consumópolis-en azken bi edizioetan, estatu mailako fasean, Euskadiko bi talde izan zirela irabazle. Hain zuzen ere:

Madre de Dios ikastetxeak (Bilbo) Consumópolis8 ('Entrenatu gogoz, arduraz kontsumitzeko') eskola-lehiaketan irabazi zuen (2012/2013 ikasturtea).

Ntra. Sra. de Begoña ikastetxeak (Bilbo), Consumópolis7 ('Publizitatea: eroslea ala erosgaia zara?' eskola-lehiaketan irabazi zuen (2011/2012 ikasturtea)