2002-2010 Osasun Plana
Aurkezpena
2002-2010 Osasun Planak zehatz-mehatz islatzen du Eusko Jaurlaritzak osasunari jartzen dion lehentasuna. Azken urteotan zehar, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan ahalegin handiak egin dira arlo honetan, eta ondorioz, garrantzizko lorpenak ikusi ditugu bai osasun-adierazleei dagokienez bai azpiegiturei, ekipamenduari, pertsonal kualifikatuaren dotazioari eta "sanitatea egiteko modu berriei" dagokienez.
Era berean, Jaurlaritzak ondo daki osasun-helburuen lorpena sanitatea baino faktore gehiagoren menpe dagoela. Faktore askok, besteak beste, bizitza-kondizioak, ingurugiroak, bizimoduak eta oinarrizko zerbitzuen eskuragarritasunak eztabaida ezineko eragina dute bizitza-kalitatean, beraz, komunitate baten osasun egoeran.
Zentzu horretan, lan honen nobedade behinenetariko bat lanari eman zaion orientazioa izan da; izan ere, gizartean desfaboratuenak diren pertsonen osasuna hobetzea eta osasunean gertatzen diren ezberdintasun sozialak gutxitzea hartu dira helburutzat. Eta, noski, helburu horiek lortzeko beharrezkoa da Sail ezberdinen eta Instituzioen partaidetza.
Hori guztia dela-eta, aurreko "2000 Euskadirako Osasun-politika" eta "1994 Osasun Plana" izeneko planen esperientziaz baliatu den oraingo Osasun Plan honek Jaurlaritza guztiaren plana izan nahi du. Horregatik sortu da lehen aldiz Osasun Plana Garatzeko Batzorde Intersektoriala, Jaurlaritzako Sail guztien partaidetzarekin.
Bestalde, Osasun Planak bere helburuak lortu nahi baditu, aurretik joan beharko du gure osasun sistemaren lehentasunezko jokabideak zeintzuk diren markatzeko. Ildo horretatik, Batzorde Tekniko bat ere sortu dugu, plana beti egokituta egon dadin eta gure zerbitzuen programa-kontratuekin eta gainerako jokabideekin hobeto teilakatuta gera dadin.
Laburbilduz, Osasun Plan honekin nahi dena zera da: gure bizitza-kalitatea gehitzen eta ezberdintasunak gutxitzen jarraitzea. Eta horretan denok inplika gaitezen koordinatutako jokabidea jarri beharko dugu, plana efektiboki praktikan jartzeko mekanismoen laguntzaz.
Azkenik, ez dut amaitu nahi behin eta berriz aukera dudan bakoitzean esaten dudana esan barik: sanitatea guztion ongizatearen eta gizarte-loturaren oinarrizko zutabea dela; baina zerbait gehiago ere bai, hau da, sanitatea aberastasunaren, enpleguaren, produkzio-garapenaren, ikerkuntzaren eta jakinduriaren iturburu emaritsua dela, eta zergatik ez esan, edozein gobernuren ekintza legitimatzeko iturburu bat ere bai.
Etsipen horrekin, guztioi amore eman nahi dizuet Osasun Plan hau aztertzen eta praktikan jartzen saia zaitezten, zeren zuon ahalegina biztanleria osoaren onura bihurtuko baita, eta zentzu horretan egiten ditugun ahalegin guztiek nola ez dute merezi izango.
Gabriel Mª Inclán Iribar
OSASUN SAILBURUA