2000ko Gure Artea Sariak


 

Titulurik gabe





Roberto Ruiz Ortega
Sestao, 1967
 

Titulurik gabea (1999)
Oihal gaineko olio-pintura
195 x 195 cm.


Pinturaren indarrean uste osoa adierazten duten artistetako bat dugu Roberto Ruiz Ortega. Hasiera-hasieratik erakutsi du hori, eta pinturan oinarritu du bere lana, arrakasta eta akatsa, bihozkadak eta intuizioak bere eginez. Bere lana garapen zorrotza eta jarraia da –espiralean berak adierazten duenez–, izan ere lehen landutako gaiei heltzen baitie berriro, eta gai horietatik beste egoera bat sortzen du.

Gure Artean hautatutako lana artistaren egungo lanaren eredu argia da: orain artean erabilitako azalera-multzo konplexua pixka bat soildu nahi du. Bere lanetan elementuak era dinamikoan zatituta daude, keinu oso adierazkorrez adierazita; kolorea eta materia, mami-tsua edo zehaztugabea, bat bestearen gainean jartzen ditu, ongi antolatuta. Hurbiltasunez eta bat-batean heltzen dio oihalari, eta hori da, hain zuzen, pinta-tzeko bere prozesua.