2000ko Gure Artea Sariak




Faces

Itziar Okariz
Donostia, 1965

Faces  (1999)
Bideo-instalazioa
Neurri zehatzik gabea


    
Itziar Okariz New Yorken bizi da duela urte batzuetatik. Bere lana oso erakargarria da eta zinearekin eta itzalen an-tzerkiarekin lotura handiak ditu. Faces lana itzalen jokoan oinarrituta dago: artistaren gorputza hormara proiekta-tzen da eta horren eskuek berriketan dauden pertsonaiak irudikatzen dituzte, oraingoan txakurrak. Soinua –monosilaboak eta barreak– erabiltzen da irudien indarra handitzeko: Cassavetes zuzendariaren izen bereko pelikularen elkarrizketak, eraldatuta.

Lan honetan beldurrezko pelikulen ohiko kodeak birsortzen dira: itzalak, mugimendu soil batzuen bidez, animalia, munstro edo pistola bihurtzen dira. Elementu horien bidez sortutako akzioak komikoak dira, batzuetan, eta terrorekoak besteetan. Bideoetan ez dago narraziorik, eta, beraz, irudiek antolatzen dute diskurtsoa. Okarizek, duela gutxi, Santanderreko Marcelino Botín fundazioaren beka lortu du.